Agenda
[BERTAN BEHERA] gaztetxoentzako egun osoko ekintza ludikoak
2020/03/15 10:00
Oñati
Aupa!
Azken egunetako egoeraren ondotik, eta haurren zein arduradunon osasuna bermatu asmoz, igandeko ospakizuna BERTAN BEHERA gelditu dela jakinarazten dizuegu.
Gure asmoa beste egunen batean ekintza aurrera eramatea den arren, egoeraren ezjakintasunaren eta egutegi estuaren ondorioz ezinezkoa zaigu egun beste egun bat zehaztea. Denbora aurrera joan hala hartuko dugu erabakia, eta informatuta mantenduko zaituztegu.
Bitartean, eskerrik asko!
Oñatzen 50. urteurreneko Antolakuntza Taldea
Martxoan ospatuko dugu 50. urteurrenari dagokion 3. hilabetea. Oraingoan protagonista izango dira gure taldeko gaztetxoenak, eta, hortaz, beraientzako prestatutako egitaraua duzue hurrengoa:
- Goizean altxorraren bila jolastuko dira
- Bazkari herrikoia Zubikoa kiroldegian
- Dantza herrikoi gidatuak eta jolasak
Soka ez dadin eten, gora gorulari gazteak!
Muxikoak
2020/03/15 11:15
Angelu, 5 kantoinetako plaza
Mutxikoak, Amalabak eta Semek alaiturik.
Irradaka
2020/03/15 13:00
Astigarraga, Foruen plaza
Irradaka dantzatuko da. Emakume dantza da, udaberria eta haziak ereiteko garaia ospatzeko, eta emakumeek dantzatu bitartean abestu ere egiten dute. Antolatzailea: Astigar dantza taldea
[BERTAN BEHERA] Ilunabarrean dantzan: Patxi Montero
2020/03/15 19:00
Gasteiz, Oihaneder
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duen Ilunabarrean dantzan dantzaldi zikloko azken saioa. Bosgarren urtez jarraian, dantzara hurbildu eta Euskal Herriko zein kanpoko dantzak ikasteko aukera. Horretarako urtarriletik martxora, hilabete bakoitzean folk dantzaldi bana antolatu dira. Aste honetan Patxi Montero izango da dantzaldiaren gidaria.
Ilunabarrean Dantzan 2020
Dantzaldiak, 19:00-20:30 Oihaneder kafe antzokian.
- Urtarrilak 19, Aniez Ceccon (Biarritz)
- Otsailak 9, Josu Garate (Eibar)
- Martxoak 15, Patxi Montero (Elgeta)
[Bertan behera] Mizel Theret: Diagonalean Zehar
2020/03/15 19:00
Bilbo, La fundición
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Diagonalean kokatu da Mizel Theret, Iparraldeko dantza sortzailerik garaikidenetakoa. Orain bi edizio “Lekeitioak” estreinatu zuen gure festibalean, gaur, berriz, “Diagonalean zehar” koreografia plazaratuko du estreineko aldiz. Esku pilotarien keinua du abiapuntu. Pilotariaren keinu hori testuingurutik atera eta moztu egingo du koreografoak. Gero mugimendu horiek dantza abstraktu bihurtu dira. Bakarka arituko da Mizel Theret diagonal batean. Bertan pizten diren musikarik gabeko gorputz mugimenduekin harritu egingo gara. Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztua, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan. Esperimentazio du gustuko eta horren ondorioek gure barrenak astintzeko xede dute.
* Loraldia festibalaren barruan eta La Fundición aretoarekin elkarlanean.