Agenda
[Bertan behera] Aura Teatro: Txak txak
2020/03/13 20:00
Bilbo, BBK aretoa
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Rafa Eizagirre, Iñaki Maruri, Bitxor Pastor eta Ander Sanchez
(klake + txalaparta + pianoa) 90 min
Klakea edo oholtza gainean zapatekin sortzen den erritmoa dugu ikuskizun harrigarri honen oinarria. Estatu Batuetako rhythm tap usadioa Euskal Herrira ekarriko dute txalapartarekin uztartuz. Honez gain, piano batek soinu banda jarriko dio ikuskariari. Errepertorioa oso anitza izango da: espatadantza jazz mundura eramanda, afrikar eta asiar erritmoak agertuko dira edota alakiketa bat umorez josiko dute. Musika eta dantza, biak batera ikuskizun bitxi, bakarra eta erakargarri batean.
*Loraldia festibalaren barruan.
Ballet Jazz Montreal
2020/03/13 20:00
Gaiarre antzokia
Geneviève Salbaing, Eva Von Genscy eta Eddy Toussaint-en lankidetzaren ondorioz, BJM (Les Ballets Jazz de Montréal) sortu zen 1972an. Errepertorioko konpainia horrek ballet klasikoaren teknikan, zehaztasunean eta estetikan oinarritua, dantza garaikideko ikuskizunak sortzen, ekoizten eta aurkezten ditu.
Nazioarteko dantza-panoraman sartuta, Les Ballets Jazz de Montréal konpainia etengabe hazi da, 1972an sortu zenez geroztik ezaugarritu duten bizitasun eta
irekitasunarekin hazi ere. 1998an zuzendari artistiko izendatu zutenetik, Louis Robitaille-k forma koreografiko berrietara irekita dauden publikoetara bideratu du
konpainia.
Gaur egun, BJMk dantza klasikoko, jazzeko eta dantza garaikideko teknikak antzerkiarekin, zirkuarekin, arte bisualekin eta musika modernoarekin konbinatzen ditu
besteak beste. Gure hirira egingo duen lehen bisitan, hiru koreografia aurkeztuko ditu: Soul, O balcao de amor eta Casualties of memory.
Egitaraua / Programa:
Soul
- Koreografia / Coreografía Andonis Foniadakis
- Musika / música : Ball and Chain
- Dantzaria / Intérpretre: Angel Forrest (9m)
O balcao de amor
- Koreografia / Coreografía : Itzik Galili / Kubako
- musikak / músicas cubanas (20m)
- Musika / Música: Pérez Prado
Casualties of memory
- Koreografia / Coreografía: Itzik Galili
- Musika / Música: Les Frères Grand (35m)
Flamenko jaialdia: Emakume ohiu bat
2020/03/13 20:30
Andoaine, Bastero kulturgunea
Emakume ausart eta solidarioek III. Flamenko Jaialdia eskainiko dute, "Emakume oihu bat" izenarekin. Bertako zein nazioarteko flamenko artistak arituko dira emakume berdintasun eskubideen alde lan egiten duen erakunde baten aldeko dirua biltzeko helburuarekin.
Oraingo honetan Arrats Elkarteari emango zaio bildutakoa, pertsonen baliabide sozial eta juridikoen alde lan egiten jarrai dezaten.
- Hembra Alpha - Agujetas Chico & Beatriz Morales
- Flamenca de Sal - Compañía Flamenca Kelian Jiménez & Soledad Ruz
- Danilel-a Yara Vergara
- Aritz Salamanca
- Analia Bellydance
- Lunas de Mar
Gorria
2020/03/13 21:00
Galdakao, Torrezabal kultur etxea
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak.
Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.