Agenda

Maskaradak

Noiz

2020/02/29 09:00

Non

Gamere

Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak Altzürüküko gazteek. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. Hona hemen egutegia: Zuberoako maskaradak 2020 Otsailak 9: Altzürükü Otsailak 16: Iruri Otsailak 23: Ezpeize-Ündüreine Otsailak 29: Gamere Martxoak 7: Idauze-Mendi Martxoak 14: Maule-Lextarre Martxoak 21: Urdatx-Santa Grazi Martxoak 28: Aloze eta Atharratze Apirilak 5: Larraine Apirilak 12: Barkoxe Apirilak 19: Muskildi Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü) Informazioa Zuberoako maskaradak 2020 egutegia Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

Irakurri gehiago

Carrascoliendas

Noiz

2020/02/29 10:00

Non

Trapagaran

Carrascoliendas deitzen da Trapagarango inauteria. Basetxe gaztetxea eta Danetarako Danok dantza taldeak sortutako ekimena da, lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat emateko nahiagatik sortua. Goizean auzoz auzo arituko dira eta arratsaldean herrian emango dute buelta.

Irakurri gehiago

Libertimendua

Noiz

2020/02/29 10:00

Non

Irisarri

Libertimenduak 2020 Otsailak 9: Luhuso Otsailak 16: Amikuze Otsailak 23: Garazi Otsailak 23: Iruinkokoa, Iruñea Otsailak 29: Irisarri Martxoak 1: Esnazu

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Burdina

Noiz

2020/02/29 20:30

Non

Bilbo, BBK aretoa

kuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita. Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna. Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du. Egilea: Beñat Achiari / Adriana Bilbao Koreografoa: Adriana Bilbao Dantzariak: Beñat Achiari / Adriana Bilbao/ Raul Mico/ Guillermo Guillen / Michel Queuille / Luis Mariano Casillas / Ander Ezeiza / Koldo Plazas Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao /Beñat Achiari Produkzioa: Peio Mentxaka / Ezkandrai / Imajik Musika: Beñat Achiari / Guillermo Guillen /Michel Queuille / Raul Mico

Irakurri gehiago

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz

2020/02/29 20:30

Non

Hondarribia, Itxas Etxea auditoriuma

OHARRA: Ikuskizuna otsaialren 29an da Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia. Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Irakurri gehiago