Agenda
Altraste Danza: Mientras llueva
2020/02/27 19:30
Donostia, Tabakalera
Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.
- Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente.
- Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio.
- Eszenografia diseinua: Kike Blanco.
- Argiztapena: Cristina Bolivar Libertad.
- Arroparen diseinua: CarmePuigdevalliPlantéS.
Zora snake: Le depart
2020/02/27 20:00
Donostia, Victoria Eugenia
Kamerungo ipar-ekialdea eta hego-ekialdea zafratzen dituen gizarte-krisian, lehendakariak 37 urte boterean egin eta gero, Zora Snake koreografo eta performerra gerraren ondorengo berradiskidetze-errituala osatzen saiatzen da bere unibertso artistikoaren inguruan. Afrikaren gaurko egoerari buruzko ikuspegi bat, dantza konprometituaren bidez, hip hop-aren tradizio erritualean inspiratua. Berrogeita bost minutuko lan koreografiko hau gonbita bat da gure garaiko haustura geopolitikoak eta soziokulturalak – ezkerraren eta eskuinaren, Iparraren eta Hegoaren, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko hausturak– gainditzeko dauden aukerei buruz pentsatzeko eta, hartara, Afrikaren eta gaur egungo munduareneraberritzea bultzatzeko.
Adriana Bilbao: Burdina
2020/02/27 20:30
Baiona
kuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita.
Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna.
Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.
- Egilea: Beñat Achiari / Adriana Bilbao
- Koreografoa: Adriana Bilbao
- Dantzariak: Beñat Achiari / Adriana Bilbao/ Raul Mico/ Guillermo Guillen / Michel Queuille / Luis Mariano Casillas / Ander Ezeiza / Koldo Plazas
- Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao /Beñat Achiari
- Produkzioa: Peio Mentxaka / Ezkandrai / Imajik
- Musika: Beñat Achiari / Guillermo Guillen /Michel Queuille / Raul Mico