Agenda

Puska biltzea

Noiz

2020/02/24 08:00

Non

Goizueta

Mozorroak gooizeko 8:00etan irtengo dira inguruko baserrietan eskean egitera eta arratsalde iluntzean egingo dute buelta.  Goizueta: inauteriak 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Fraindarrak arraultze-eskean

Noiz

2020/02/24 08:00

Non

Lesaka

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea. Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa]

Irakurri gehiago

Zingar-arrautze eskea

Noiz

2020/02/24 10:00

Non

Bera

Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!"kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako sari.  Bera: Zingar-arrautze eskea 2011 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Martingala

Noiz

2020/02/24 19:30

Non

Burlata

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: Gorpuztu

Noiz

2020/02/24 20:30

Non

Zarautz

Zarauzko Modelo zineman aurkeztuko du Eva Guerrerok Gorpuztu lana. Dantza garaikideko pieza bat da. Piezaren jatorria erlijio ezberdinetako momentu zehatzetan egiten diren gorputz erabileren azterketa da. Gorputza zati ezberdinetan banatuz: eskuak, bizkarrezurra eta hankak; eta umiltzeak, otoitzak eta mudrak bezalako ekintza fisiko ezberdinak hartuz... eta penitentzia, maitasuna, eta apaltasuna bezalako kontzeptuak aztertuz, besteak beste, Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak gorputzetik hasten den ikerketa habian jartzen dute. Horrela, material oso teknikoa proposatzen dute, hauek pisu handia daukaten gauzetatik datorren material fisiko bezala ulertuz. Beti ere, emoziotik edo sinestearen berr-interpretaziotik lan egin gabe. Hau da, ez da ekintzek beraiek daukaten pisutik lanik egiten saiatzen. Izan ere, frogak egiterako orduan, errepikatzerako orduan eta eraldaketak egiterako orduan, ekintza emozio bilakatzen da. Gorpuztuk ez du erlijio edo kontzeptu erlijiosoez hitz egiten, baizik eta gizakiaren historian atzerakariak diren Sorkuntza: Eva Guerrero Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia Koreografia: Sorkuntza kolektiboa Musikaren konposizioa eta interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa Argien diseinua: Arantza Heredia Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia Ekoizpena: Jemima Cano Banaketa: ATX Teatroa

Irakurri gehiago