Agenda
Aukeran: Biz Hitza
2020/12/05 19:00
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.
Dinamo: Electrical Body
2020/12/05 19:30
Atarrabia, Kultur Etxea
Electrical Body taldeak mugimenduaren bidez erakutsi nahi du zeinen ederrak diren lotuta atxikitzen gaituzten indar elektromagnetikoak.
Nicola Teslaren figurak eta argiari nahiz elektromagnetismoari buruz egin zituen azterlanek pizten dute sormen prozesua. Zientziak garatu dituen kontzeptu batzuk dantzara ekartzen dira, eta hala konposizio koreografiko ederrak sortzen, zeinen gainean irakurketa desberdinak egin daitezkeen giza harremanez. Dantzak, musikak eta argiak ikuslea murgiltzen dute edertasunezko unibertso poetiko batean. sorrera.
Electrical Body koreografiak sortzeko prozesu bat da. Gure munduarekin lotuta gauzkaten indar elektromagnetikoen edertasuna ikertzen du mugimenduaren bidez. Elkar erakarri eta aldaratzen diren gorpuak, elkarren harremanetan sartzeko jostetan ari direnak, betiere ikusten ez dugun baina elementu bakoitza konektaturik mantentzen duen indar magiko horren bidez.
- Zuzendaritza artistikoa: Carmen Larraz
- Sorkuntza eszenikoa: Patxi Araujo
- Interpreteak: Alvaro Copado, Maya Bodiley, Polina Tiabut, Rafa Arenas, Noé Pellencín, Carmen Larraz
- Sortzailea eta interpretazio musikala Hilario Rodeiro