Agenda

Euskal jantziak: Iraultza dantza taldea

Noiz

2020/12/11 18:30

Non

Andoain, Bastero Kulturgunea

Euskal jantzien inguruko erakusketa honetan Euskal Herri osoko baserritar jantziak izango ditugu (XIX. mende bukaeratik XX. mende hasierara). Ikusgai izango dira ere XX. mende hasierako euskal burgesen, eta Euskal Herriko jantzi desberdinak (XVI-XX mendeak). Jantziez gain uneko modaz hitzegiten duten garaiko testuak, eta antzineko argazkiak izango ditugu.

  • Ordutegia
    Astelehenetik ostiralera : 18:30-20:00. Asteartetan itxita.
    Larunbata: 10:30-13:30 / 18:00-20:30

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Eclat

Noiz

2020/12/11 19:00

Non

Barakaldo Antzokia

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Irakurri gehiago

Gorria

Noiz

2020/12/11 19:30

Non

Irun, Oiasso Erromatar Museoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Irakurri gehiago