Agenda

Elirale: O!

Noiz

2020/11/08 11:00

Non

Senpere, Larreko kulturgunea

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

11:00etan, 16:00etan eta 18:00etan izango dira emanaldiak.

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Creepy Crawly

Noiz

2020/11/08 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Sentimenduen kontrola umeak ikasi behar duen lehenengotako gaitasuna da. Gizonak negarrari eutsi behar dio, ezin du publikoan maitasun gehiegirik adierazi, dominantea izan behar du, eta batzuetan, mespretxuz jokatu behar du. Laburbilduz, indartsua izan behar du bestearen antzik izan ez dezan; ahula denaren eta burla eta gutxiespena jasotzen duenarena.

Inork ez gaituenean ikusten eta eroso gaudenean gure sentiberatasuna agertzen zaigu. Konfiantza dugun pertsonaren aurrean agertu eta gure lotsetatik aske sentitzen gara, afektiboetatik zein gorputzari lotutakoengatik.

Koreografia eta proiektuaren zuzendaria: Jon Lopez
Zuzendari laguntzailea: Martxel Rodriguez
Interpreteak: Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez eta Marcos Martincano
Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon López
Argiztapena: Andoni Mendizabal
Jantziak: Lola García “Lalola” / Iñaki Cobos

Irakurri gehiago