Agenda

Euskal Dantzatik Feminismora Lantegia

Noiz

2020/11/07 10:00

Non

Gasteiz

Aurten ere euskal folklorearen eta feminismoaren arteko korapiloak askatzeko aukera izango dugu AZAROKO LARUNBATETAN (10:00-14:00, mistoa) Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan.

Dantzatuz, hausnarketa kolektiboak eginez eta ariketa praktikoen bidez mugimenduak eta generoak dituen talkak ulertzen hasiko gara, bazatoz?

Izen ematea eta info: https://t.co/zI5KqwG463?amp=1

Irakurri gehiago

HIK DANTZA LANDU: Nicolas Ricchini

Noiz

2020/11/07 10:15

Non

Gipuzkoako dantzagunea

Egoerari aurre egin nahian eta gure gorputzak eta buruak hain beharrezkoak dituen ekintzekin jarraitzeko, esfortzu haundia egiten ari gara. Horregatik, gure apostua, (H)IK DANTZA LANDU 2020 programaren hirugarren edizioarekin jarraitzea da. 
Oraingo honetan, artisten proiektuak produzitu eta ekoizteko Big Story Prod eta Dansart BCN-ren sortzailea den Nicolas Ricchini izango dugu gure artean, azaroak 7 eta 8an.
 
Aurtengo edizioak, asteburuko ikastaroak programatu nahi izan ditu, profesional gehiagora iristeko asmoz eta baita hauen egutegietara moldatzeko ere.
Ikastaroak 60euroko kostua izango du, 50 eurokoa ADDE edo ARTEKALE elkarteetako bazkideentzat. Ikastaroek plaza mugatuak izango dituzte eta izen emateak Haatik konpainiaren webgunean egin beharko dira.
Id motion 

Tailerrean improbisazioaren erabilera ikerkuntza koreografiko gisa eta antzerki tekniketan inspiratutako herramintenganako hurbilketa egingo da, pertsonaiak eraiki eta hauen fisikalitatea bilatzeko intentzioarekin.

Irakurri gehiago

Aiko Eskola Digitala: Musikarientzako aurkezpena

Noiz

2020/11/07 11:00

Non

Aiko Eskola Digitala

Musikaria zara eta ez dakizu jendea dantzan jartzen? Dantzatzeko beldurrez?


Hauxe duzu aukera.

AIKO TALDEAK bere AIKOESKOLA digitala aurkezten du. Datorren azaroaren 7an goizeko 11tan Sabin Bikandik, Aiko taldeko dantza maisu, txistulari eta etnomusikologian doktore denak, plataforma berri hau aurkeztuko du dantzatzen ikasteko eta baita musika dantzarientzat jotzen ikasteko ere.

 

Aurkezpena esteka honetan daukazue

https://vimeo.com/473126468


Antolatzaileak

Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroa
Aiko Taldea
Euskal Herriko Txistulari Elkartea

Irakurri gehiago

Elirale: O!

Noiz

2020/11/07 16:00

Non

Senpere, Larreko kulturgunea

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

16:00etan eta 18:00etan izango dira emanaldiak.

Irakurri gehiago

Tio Teronen semeak: Festamentua

Noiz

2020/11/07 18:00

Non

Durango, Landako Gunea

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Irakurri gehiago

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

Noiz

2020/11/07 19:00

Non

Bergara, Seminarixoa

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Burdina

Noiz

2020/11/07 20:00

Non

Berriz, kultur etxean

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Irakurri gehiago

Codice

Noiz

2020/11/07 20:00

Non

Irun, Amaia KZ

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Creepy Crawly

Noiz

2020/11/07 20:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Sentimenduen kontrola umeak ikasi behar duen lehenengotako gaitasuna da. Gizonak negarrari eutsi behar dio, ezin du publikoan maitasun gehiegirik adierazi, dominantea izan behar du, eta batzuetan, mespretxuz jokatu behar du. Laburbilduz, indartsua izan behar du bestearen antzik izan ez dezan; ahula denaren eta burla eta gutxiespena jasotzen duenarena.

Inork ez gaituenean ikusten eta eroso gaudenean gure sentiberatasuna agertzen zaigu. Konfiantza dugun pertsonaren aurrean agertu eta gure lotsetatik aske sentitzen gara, afektiboetatik zein gorputzari lotutakoengatik.

Koreografia eta proiektuaren zuzendaria: Jon Lopez
Zuzendari laguntzailea: Martxel Rodriguez
Interpreteak: Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez eta Marcos Martincano
Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon López
Argiztapena: Andoni Mendizabal
Jantziak: Lola García “Lalola” / Iñaki Cobos

Irakurri gehiago