Agenda

Oinkari - Hika: Sagartu

Noiz

2020/11/28 12:30

Non

Amasa-Villabona, Olaederra kiroldegia

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Irakurri gehiago

Gorria

Noiz

2020/11/28 20:00

Non

Kuartango, Balnearioa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Irakurri gehiago