Agenda
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2020/11/24 19:00
Iruñea, Nafarroako Antzerki Eskola
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2020/11/24 19:00
Nafarroako Antzerki Eskola
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu
Bideosormena: Euskadi – Quebec
2020/11/24 19:00
Bilbo, La Fundicion
La Fundición-eko ikusle-tailerra irekian, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Quebeceko bideo-dantza erakustaldia: Bost pieza hautatuek interes komun bat erakusten dute: gizatiarra denaren mugei buruz eta horrek ingurunearekin daukan hartu-emanei buruz gogoeta egitea. Pertsonen arteko kontaktuek eta pertsonek euren habitatarekin sortutako tentsioek ikerketa-materialerako eta film-mugimenduetarako aukerak ematen dizkiete artistei.
Hona hemen bost filmak:
1) Move Freely, Wynn Holmes
2) Off Ground, Mathilde Niekamp
3) The man who traveled nowhere in time, Kyra Jean Green
4) Hands On, Marites Carino
5) Courte histoire de la folie, Clotilde Vatrinet