Agenda
Krego-Martin: Charadas
2020/11/22 19:00
Bilbo, Eugenio Olabarrieta
Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.
Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela.
Krego-Martín Danzaren ikuskizun berria da Charadas. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.
Aktore/dantzriak: Bego Krego, María Martín.
Kukai: Hnuy illa
2020/11/22 19:00
Erreneteria, Niessen kulturgunea
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.
Rafael Carrasco: Ariadna
2020/11/22 19:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Ariadna mito batera egindako bidaia flamenkoa da. Gure antzinako beldur eta nahiei aurre egiten die mito horrek. Dantza, kantua, ukitua eta poesia tragedia grekoaren klabean. Gure Ariadna behin eta berriro esnatzen da izenik gabeko uhartean, eta beti itzultzen da abiapuntura: gizakiaren bakardadera.
Norberaren, bestearen eta askatasunaren bilaketari buruzko ikuskizuna. Ariadna ehulea da, labirintotik ateratzeko haria aurkitzen duena, baina baita harrapatuta dagoena, isolatuta dagoena, bere maitasunak traizionatuta dagoena. Emakume konplexu horrek goizegi heldu behar du desengainuaren ondorioz, eta bere independentzia-grinak galtzera eramaten du. Irla bat, ilusioa, labirintoa, munstroa, bidea markatzen duen haria. Ariadna gure barrura egindako bidaiaren kronika emozionala da.
- Zuzendaritza eta koreografia: Rafaela Carrasco
- Dramaturgia eta letrak: Alvaro Tato
- Off ahotsa: Carmelo Gomez
- Dantzariak: Rafaela Carrasco, Rafael Ramírez, Gabriel Matias, Ricardo Moro, Felipe Clivio
- Zuzendaritza musikala: Jesus Torres
- Musikariak: Jesus Torres Salvador Gutierrez
- Abeslariak: Antonio Campos, Miguel Ortega