Agenda

Ana Morales: Suite

Noiz

2020/11/21 18:00

Non

Bilbo, Guggenheim museoa

Geure baitan egon badaude leku batzuk gure ganbarak edo trastelekuak bezalakoak direnak. Haietan pilatzen ditugu, gauza ahaztuak balira bezala, urruneko oroitzapen batzuk, bizi izan ditugun une edo hartu-eman batzuk, era batean edo bestean markatu gaituztenak. Leku horiek geure baitako gune sakon batetik bidaiatzen dute eta arrazoiaren, ametsen eta memoriaren arteko arlo batean galtzen dira.

  • Dantza: Ana Morales eta José Manuel Álvarez
  • Musikariak: Juan José Amador (Cante-a), Juan Antonio Suarez “Canito” (Gitarra), Daniel Suarez (Bateria eta musika elektronikoa)
  • Zuzendaritza artistiko eta eszenikoa: Ana Morales, Guillermo Weickert
  • Koreografia: Ana Morales, José Manuel Álvarez
  • Kolaborazio koreografikoa: David Coria

 

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Krego-Martin: Charadas

Noiz

2020/11/21 19:00

Non

Bilbo, Eugenio Olabarrieta

Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.

Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela.

Krego-Martín Danzaren ikuskizun berria da Charadas. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.

Aktore/dantzriak: Bego Krego, María Martín.

Irakurri gehiago

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2020/11/21 19:00

Non

Erreneteria, Niessen kulturgunea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago

Bilaka: Saioak

Noiz

2020/11/21 20:00

Non

Zizur Nagusia, kultur etxea

Bilakan dantzariak eta musikariak bildu dira konposizio berriak sortzeko, euskal kultura tradizionala oinarri harturik. Bideo-instalazio batek eta zuzeneko kulturak esperientzia koreografikoa sendotuko dute. Horren ondorioz, ikusleak limurtu eta barne murgilketa batera eramanen dituzte euskal nortasunaren mami sakoneraino: hizkuntza bat eta tradizio bizi bat, transmititu beharrekoa, bizirik iraunen badu.

Irakurri gehiago