Agenda
Brodas Bros: Around the world
2020/11/14 19:00
Donostia, Gazteszena
Brodas Bros Kataluniako taldeak Around the worldikuskizuna eskainiko du Leioako Auditoriumean.
Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.
Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.
Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperientzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!
El equilibrio entre sujetar y soltar
2020/11/14 20:00
Antsoain, antzokia
Bai dantzan bai bizitzan, kontzearen eta uztearen arteko oreka da oinarria. Rumiren ideia horretatik abiatuta, Becky Siegel-ek elkartu ditu Kon Moción elkarteko dantzari beterano batzuk eta beren dantzari-karrerak hasi berri dituzten gazte batzuk, El equilibrio entre sujetar y soltar izeneko ikuskizunean. Gorka Pastor konpositorearen musikarekin, eta María Jiménez artistak zuzenean ehuntzen dituen korapiloak hari gisa hartuta, muntaketa ederra eratu dute, energiaz eta sormenez eztanda egiten duena.
- Arte zuzendaritza: Becky Siegel
- Dantzariak: Xabier Artieda, Irantzu del Valle, Marié González, Andrea Irurzun, Nekane Itoiz, Samuel Quel, Montse Zabalza
- Musika: Gorka Pastor
- Artista plastikoa: María Jiménez Moreno
- Argiztapena: Paco Iglesias
DNA 2020 - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan.