Agenda
La coja dansa: Deshielo
2020/10/30 18:00
Errenteria, Niessen
"Deshielo" antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.
Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat bauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.
"Deshielo" bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.
- Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
- Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
- Produkzioa: La Coja Dansa.
Olatz de Andres: The Big Game
2020/10/30 20:00
Eibar, Coliseo Antzokia
The Big Game lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.
- Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
- Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
- Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
- Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
- Argiak: Octavio Más
- Soinua: Marc Cano
- Jantziak: Xabier Mujika
- Ekoizpena: Vanessa Fuentes
- Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
- Banaketa: Lŏkke
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
- Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2020/10/30 20:00
Orio, Karela Kiroldegia
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu
Larrua: Otsoa
2020/10/30 20:15
Zornotza
Otsoa… garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena.
Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez.