Agenda
Gaztedi: Zuberoako maskarada
2019/09/21 10:30
Bakio
Bilboko Gaztedi dantzari taldeak Zuberoako maskarada eskainiko du Bakion, bertako Itxas-Alde dantza taldeak antolaturik. Hona hemen eguna osoko egitaraua:
10:30 Barrikadak: Bentako plazea, Sabino Arana etorbidea, Moila puntea, Udaletxeko plazea eta Frontoia.
14:30 Bazkari herrikoia probalekuan.
17: Ofizioak Bentako plazean (euria bada Bakeako karpan).
Dantza Hirian
2019/09/21 12:30
Donostia
Irailaren 13tik 29ra Dantza Hirian jaialdian. Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plaza eta kaleak dantza garaikidearen eszenatoki bihurtuko dira hamalaugarren aldiz. Dantza garaikidea herritar guztiengana hurbiltzeko asmoz, artista entzutetsuen, nahiz hasiberrien aldeko apustua egin dute antzolatzaileek.
Egitaraua
Irailak 21 larunbata, Donostia
- 12:30 Dantzaz: “Artalde” Proyecto Larrua Urdanetan.
- 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Konstituzio Plazan.
- 19:00 Hung Dance: “Birdy” Konstituzio Plazan.
- 19:30 Vicky P. Miranda “Rojo” Nautikon.
- 20:00 Taiat Dansa: "Canvas of Bodies. Opus nº 1” Nautikon.
Irailak 22 igandea, Donostia
- 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Konstituzio Plazan.
- 19:00 Marcat Dance: “Azzurro” Konstituzio Plazan.
- 19:00 Led Silhoutte: “Errata Natural” Nautikon.
- 19:45 Hung Dance: “Birdy” Nautikon.
Irailak 22 igandea, Pasaia
- 12:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Donibane Plazan.
- 13:00 Led Silhouette: “Errata Natural” Donibane Plazan.
- 13:30 Mario Bermudez: “Wooden Bones” San Pedro Enbarkaderoan.
Irailak 28 larunbata, Baiona
- 16:30 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra MVC Polo-Beyris kanpoan.
- 17:30 Ziomara Hormaetxe: “Ahotsak” MVC Polo-Beyris kanpoan.
- 17:45 Amaiur Luluaga: “J-AhO!” MVC Polo-Beyris kanpoan.
- 18:00 Node: "Tria"
Irailak 29 igandea, Hondarribia
- 17:30 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra San Pedro Kalean.
- 18:30 Ziomara Hormaetxe: "Ahotsak" San Pedro kalean.
- 19:00 Colectivo HQPC 15: “Habrá que ponerse cachas” Santiago plazan.
Informazio gehiago: Dantza Hirian
Aiko Taldea: Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Erromeria
2019/09/21 13:00
Bilbo, Plaza Barria
13:00 BILBOKO Plaza Barrian hasi eta Alde zaharretik gero
EUSKALTZAINDIAREN MENDEURRENEKO ERROMERIA EGUNA
13:00 Sokadantza Berrizko San Lorentzo dantza taldeko dantzari eta German Aldekoa txistulariarekin, eta jarraian DANTZA POTEOA, Jarauta 69 txaranga, Bizkaiko Gaiteroak, Bilbo Kantari eta AIKOrekin.
17:30 BILBOKO Plaza Barrian ERROMERIA
EUSKALTZAINDIAREN MENDEURRENEKO ERROMERIA EGUNA
17:30 Euskaltzaindiaren Mendeurrena ospatzeko erromeria:
-Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak
-Jarauta 69 txaranga
-Bizkaiko Gaiteroak
-AIKO Taldea
Euskaltzaindiaren mendeurreneko erromeria
2019/09/21 13:00
Bilbo, Plaza Barria
Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko erromeria. Parte hartuko dute egunean zehar, Berrizko San Lorentzo dantza taldeak, Bilbo Kantarik, Jarauta 69 txarangak, Aiko taldeak, Bizkaiko Gaiteroak eta Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak. Hone hemen egitaraua:
Irailak 21, larunbata
- 13:00 Soka-dantza eta erromeria ibiltaria
- 17:30 MEndeurreneko erromeria
Europako ondare jardunaldiak
2019/09/21 15:30
Baiona
ONDAREAREN EUROPAKO EGUNAK BAIONAN
Baionako Artxibategi Departamentalak hainbat ekimen proposatzen ditu irailaren 21 eta 22rako:
- Soka erakusketa
- Artxibategiak festetan deritzon erakusketa bertako sarreran. Musika eta dantza, ikuskizuna eta inauteria ataletan banaturik erakutsiko dira artxibategiko hainbat dolumentu.
- Dantz' artxi- Patxi eta bere konpainiaren eskutik Artxibategiaren atarian
IRAILAREN 22an soilik:
- 15:30-16:00- Zortzikoan hastapenak
- 16:00-18:00- Dantzazpi
Euskal Herriko Dantza Agerketa
2019/09/21 19:00
Basauri, Social Antzokia
*Abisua! Euria dela eta asteburuko Euskal Herriko Dantza Agerketaren emanaldiak Social Antzokian izango dira.
Euskal Herriko Dantza Agerketa antolatuko da Basaurin beste urte batez irailaren 20tik 22ra eta bertan Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira. Ekitaldi nagusia larunbatean egingo da 19:00etatik aurrera eta talde hauek hartuko dute parte larunbateko emanaldi nagusian: Adurtza (Gasteiz, Araba), Mikel Deuna (Iurreta, Bizkaia), Goizaldi (Donostia, Gipuzkoa), Begiraleak (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Larraiza (Lizarra, Nafarroa) eta Danzaris de Torralba del Rio (Torralba del Rio, Nafarroa).
Egitaraua
- Irailak 20 ostirala: Erromeria.
- Irailak 21 larunbata: Euskal herriko tokiko dantzen emanaldia.
- Irailak 22 igandea: Basauriko dantza taldeen emanaldia (Basauritar Dantza Taldea, Agintzari Dantza Taldea, Edurre Euskal Dantza Taldea).
Tio Teronen semeak: Freshcool
2019/09/21 20:00
Alegria-Dulantzi, Herriko enparantza
Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. “FreshCool” ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan.
- Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
- Zuzendaritza: Aritz Salamanca
- Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
- Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria
Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria
2019/09/21 20:30
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.
MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.
- Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
- Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
- Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
- Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
- Testua: Amets Arzallus Antia
- Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez