Agenda

Makil-dantzak, bordon-dantza eta aurreskua

Noiz

2019/08/03 10:30

Non

Bera

09:30 Herriko txistulariek Argisoinua joko dute eta Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
 
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den
meza nagusira.
 
Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako makil-dantzak eta bordon-dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz

18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.

Irakurri gehiago

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

Noiz

2019/08/03 20:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.

Irakurri gehiago