Agenda
Udalbatzaren soka-dantza
2019/08/02 19:30
Oiartzun
Abuztuak 2an hasi eta abuztuak 6an bukatzen dira Oiartzungo festak, San Esteban jaiak (Xanistebanak). Uztailaren 2an festak hasteko zuziria bota aurretik, udalbatzako kideek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan, Hartzaro dantza-taldearen eta Lartaun txistulari taldearen laguntzaz.
Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette
2019/08/02 20:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.
Haatik: Lau eme
2019/08/02 20:00
Hernani, Ave Maria parkea
Teaser LAU EME from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.
FITXA ARTISTIKOA:
ZUZENDARIA: Aiert Beobide
DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga
ESTILISMOA: Ramón García
PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA: Iurre Aranburu
TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide
Info + : www.haatik.com