Agenda
Ezpata-dantza eta aurreskua
2019/08/15 11:00
Zumarraga, Euskadi Plaza
Abuztuaren 15ean, Andra Mari eguna ospatuko da Zumarragan. Hau da egitaraua:
- 11:00 Meza Nagusia. Hasieran, ohikoa den legez, herriko dantzariek ezpata-dantza egingo dute Jasokundeko Andre Mariaren parrokian.
- 12:15 Kaleko ezpata-dantza, Iparragirre hiribidea, parrokiako sarrera nagusiaren parean.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2019/08/15 11:00
Zumarraga, Euskadi Plaza
11:00etan Eliza Nagusian, ezpata-dantza dantzatuko dute. 12:15etan Euskadi enparantzan, aurreskua.
Soka-dantza
2019/08/15 12:00
Arantza
Ama Birjinaren egunean meza ostean herriko gazteek soka-dantza egingo dute.
Dantzari-dantza eta erregelak
2019/08/15 12:00
Mañaria
Mañariako ezpata-dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte meza ostean.
Dantzakia
2019/08/15 12:00
Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.
Erregelak
2019/08/15 12:30
Gernika-Lumo
Gernika-Lumoko San Roke jaietako dantza hitzorduak:
Abuztuak 15 Andra Mari eguna
- 12:30 Meza nagusia Andra Maria eliza, “Eskolakristo Musika Alkartea”k abestuta.
- Ondoren ohiko kopaua eta erregelak Elai-Alai taldearen eskutik.
Abuztuak 16 San Roke eguna
- 10:30 Diana Gazteak taldeko txistulariak eta Busturialdeko dultzaineroak.
- 11:00 Meza nagusia Andra Maria elizan, “Eskolakristo Musika Alkartea”k abestuta.
- Ondoren Uriko aurreskua Elai-Alai dantza taldearen eskutik eta, ondoren, kopaua.
Paloteadoa
2019/08/15 21:00
Murchante
Murchanten 2008an berreskuratu zen paloteadoa eta herriko festetan, abuztuaren 15ean egiten dute.