Dokumentuaren akzioak
Agenda
Maskaradak 2026
Noiz: 2026/02/08 09:00Non: Muskildi
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
Amikuzeko Libertimendua
Noiz: 2026/02/08 10:00Non: Donapaleu
Inude eta artzaiak
Noiz: 2026/02/08 12:00Non: Irun
Kaldereroen ondoren, inudeek betetzen dituzte Irungo erdiguneko kaleak, nor bere bikotekidearekin. Dantzari eta figuranteak, desfilatzen dute hiritik, Raimundo Sarriegiren martxen erritmoan 12:ooetan Santiago kaletik abiatuz. Ibilbidean, zenbait eszenifikazio egiten ditu konpartsak, inudeak beren haurrekin medikuari eginiko bisita eta txertoa, idazkariek haurren izena hartzearen akta edota apaizak haur bakoitzarik emandako bedeinkapena, besteak beste. Inude eta artzaien konpartsa Eraiki dantza taldeak antolatzen du.
Puska biltzea eta inauteri dantzak
Noiz: 2026/02/08 12:00Non: Lizartza
Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa dantzari eta txantxoek eta baserriz baserri aritzen dira tarteka inauteri dantzak eginez. Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza.
Kintoen soka-dantza
Noiz: 2026/02/08 19:00Non: Aretxabaleta
Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri. Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.
Urdelardero
Noiz: 2026/02/12 10:30Non: Eskoriatza
Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale. Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek: Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!
Sorgin-dantza
Noiz: 2026/02/12 19:00Non: Bergara
2011an berreskuratu zuten Bergaran Eguen Gizenean sorgin-dantza egiteko ohitura Xamatz dantza taldean aritutako zenbait dantzarik. Ordutik, lehengo Xamatz dantza taldeko beteranoek egin izan dute, baina 2016an Musika Eskolako ikasle gazteek hartu zieten erreleboa. Beraz, dantza eskolako ikasleek Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin egingo dute sorgin-dantza. Dantzari eta musikariekin batera, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak honako hauek izango dira: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan.
Azeri-dantza
Noiz: 2026/02/12 19:00Non: Errenteria
Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.
Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era
Noiz: 2026/02/12 19:00Non: Miarritze, Elkarteen etxea
Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.
Trapujaleen jaitsiera
Noiz: 2026/02/12 19:30Non: Lezo
Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira.
Dokumentuaren akzioak


