Dokumentuaren akzioak
Agenda

Komorebi: Argilunak
Noiz: 2025/05/17 22:30Non: Leioa, Institutua
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin exploratuko da. Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz. Fitxa artistikoa:
Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.

Dimegaz: Atxine
Noiz: 2025/05/17 22:30Non: Leioa, Aldapa Auditorioa
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.

Iron Skulls Co: Famulus 4.0
Noiz: 2025/05/17 23:30Non: Leioa, Errekalde Naranjos
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. (Haurrentzako) 6 x 6 metroko goi-lautada, mugatua baina aldi berean infinitua. Lau pertsona eta txakur robot bat. Gizakiaren eta artifizialtasunaren arteko elkarrizketa bat. Mugimenduaren bidez kontatutako autofikzio bat. Hiperkonexioaren eta automatizazioaren garaiko lotura sozialen hauskortasuna aztertzen duen ikuskizun bat. Famulus 4.0k unibertso fisiko eta emozional bat eraikitzen du, non erreala eta digitala baimenik gabe gurutzatzen diren. Famulus (zerbitzaria) latinezko terminoan eta Laugarren Iraultza Industrialean inspiratuta, gaur egungo adimen artifizialari, teknologiaren erabilerari eta egungo aro digitaleko lotura afektiboei buruzko diskurtsoekin elkarrizketan jarduten du lanak. Fitxa artistikoa:

Cía Universo Paralelo: Jacaranda
Noiz: 2025/05/18 11:00Non: Leioa, Merkatarien Gunea
* Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. * Haurrentzako ikuskizuna. Landareen izerdia haien odola da, naturaren zainetan barrena doan bizi-likidoa. Ura eta mantenugaiak garraiatzen ditu askotariko tamaina, lodiera eta koloreak dituzten eta toki batetik eta bestetik datozen gorputzetara. Landare-izerdia da zuhaitzei gorantz eragiten dien odola. Jakin badakigu zuhaitzak oxigeno-iturri aberatsa direla munduan, baina oraindik hamaika gauza ditugu haiei buruz jakiteke. Jacarandá alderdi misteriotsu horretan barneratzen da, infinituaren altzoan. Txotxongilo eta forma bizidunen antzerki ikuskizun bat da, eta naturaren unibertso ezkutu zein misteriotsua arakatu nahi du. Hala, argitara ateratzen ditu izaki askok bizilekutzat dituzten lilura botanikoak, koloreak eta erritmoak. Oraindik ezagutzen ez dugunak ez du mugarik. Fitxa artistikoa:

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2025/05/18 11:00Non: Deba
Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren Eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza egingo dute 11:00etan eta plazan aurreskua aterako dute 13:00etan Gure Kai dantza taldearen eskutik.

Kresala: Ravel
Noiz: 2025/05/18 12:00Non: Donostia, Zuloaga Plaza
«Ravel» obra Maurice Ravel lapurtarra, nazioarteko euskal musikagile ezagunena Ziburun jaio zeneko 150 urteurrena gogora ekartzen du. Horretarako, Maurice Béjart koreografo ospetsuak egindako «Bolero» izeneko bere lana aukeratu dugu. Euskal kulturaren hainbat alderdi biltzen dituen mosaiko bat berrinterpretatzen dugu zenbait egile nabarmenekin, «Ravel»-en dantza tradizionalen inguruko ikuspuntu irekia eta zabala erakusten da, bai bere forma preklasikoetan zein bide berrien bilakaeran, historiaren irakurketa partzialak ikertzeko, haztatuz eta etorkizunean emango diren beste interpretazio batzuei sarrera emanez. Etengabeko mugimenduan dagoen ezagutza-denbora bat konfiguratzeko pultsiotik osatutako lana da. Hizkuntza berrituen eremua irekitzen duten beste kontakizun batzuk eskaintzen dituzten mugarriak barneratuz.
hala nola Azkue, Aita Donostia, Riezu edo Beltran bezalakoekin, XX. mendeko Europako mugimendu historiko inpresionisten eta espresionisten azterketa bateratua eginez.

Tio Teronen semeak: Haurreskolari
Noiz: 2025/05/18 13:30Non: Zuia
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"

Disiden.Cía: Bipidestrukzioa
Noiz: 2025/05/18 18:00Non: Zizur Nagusia, Kultur Etxea
*Haurrentzako ikuskizuna Bipedstrukzioa edozein izakirentzako dantza da. Munstro, estralurtar, zentzugabe eta haserre-gabe, gorputzen aldarrikapena da. Zalantzak igarotzeko laguntza ematea. Gaur, edonor izaten baimentzea. Adin guztientzako ikuskizuna, nortasunari buruzko erantzunik gabeko galderan. Bi izaki aspertu egiten dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsita lurrean zehar mugitzeko duten benetako modua bilatzen dute. Planeta honetan aurrera¿ jarraitzeko modu bakarra, gure bi oinetatik haratago, gure lagunengan oinarritzea, komunitatea eraikiz. Bipedestrukzioa, LGTBIQA+ kontzientziadun dantza garaikideko ikuskizun familiarra. Etengabeko jolas bat umorezko atximurkekin, nor naizen? Zer izan nahi dudan? bilaka. Fitxa artistikoa:

Malandain: Soireé de Ballets
Noiz: 2025/05/18 19:00Non: Donostia, Victoria Eugenia
Dantza eta heriotza nahasten dituen gaua. Irekieran, Nocturnes lanean, dantzariak eta musika horma-irudi malenkoniatsu bikain baten bila doaz, Frédéric Chopinen musika dotoreak, Thomas Valverdek pianoan zuzenean interpretatuak, eraman dezan utziz. Bigarren zatian, 22 dantzariek lehen aldiz aurkeztuko dute Thierry Malandainen sorkuntza berria, Danse Macabre izenekoa, Camille Saint-Saënsen doinuek eramana, dantza neoklasiko birtuoso eta musikalki sakon baten promesa eginez. Nocturnes Atsedenaldia Danse macabre (Estreinaldia) Fitxa artistikoa:
Iraupena: 28´
Zuzeneko piano-jotzailea. Musika: Frédéric Chopin
Iraupena: 15´
Iraupena: 40´
Musika: Camille Saint-Saëns

Marta Coronado: Impressions
Noiz: 2025/05/18 19:30Non: Iruñea, Baluarte Auditorioa
Impression siragankortasunaren edertasunaren eta bizitza definitzen duten une intimoen ospakizun bat da, artista inpresionistek naturaren edertasun iheskorra eta giza emozioa harrapatzea bilatzen zuten modu berean. Debussy eta Ravelen koreografia eta musikaren bitartez, ikusleei mundua sentipenen lente baten bidez esperimentatzeko gonbita egiten die, denboraren joanak uzten dituen inpresio beti aldakor baina oso durunditsuak gogora ekarriz. Dantza pieza hau hausnarketa bat da, pertsonek gugan uzten dituzten arrastoek denboraz haratago nola irauten duten hausnartzeko, gure arimetan sakonki grabatuz. Koreografiak, testuinguru horretan, naturaren iheskortasuna atzemateaz gain, giza elkarreraginek gure oroimenean eta emozioetan marka ezabaezina uzten duten une erabakigarriak ere atzematea du helburu. Fitxa artistikoa:
Dokumentuaren akzioak