Dokumentuaren akzioak
Agenda

Hitzaldi dantzatua
Noiz: 2025/05/17 18:00Non: Donostia, San Telmo Museoa
* Museoen egunarekin eta Dantzan ikasiz programarekin lotutako jarduera. Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztuko dute dantza maisuek hitzaldi-dantzatu honetan. Juan Antonio Urbeltzen ideia batean oinarrituta, hitzak eta gorputzak, hitzen hizkuntza eta dantzaren hizkuntza baliatuko dituzte euskal dantzaren bilakaera historiokoa, bere formetan eta esanahietan kontatzeko. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz. Parte-hartzaileak: Oier Araolaza, Gari Otamendi. Antolatzen du: San Telmo Museoa, Dantzagunea. Laguntzen du: Ikerfolk-Argia

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen erromeria
Noiz: 2025/05/17 18:30Non: Plaza Berria, Donostia
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Donostiako Plaza Berrian. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta beste dantza asko ikasi eta dantzatzeko aukera izango da Jon Iraola dantza-maisuaren laguntzaz. Programa: https://labur.eus/j5ups4rn

Dantzaz: Ubun-Tu
Noiz: 2025/05/17 19:00Non: Errenteria, Lekuona Fabrika
Dantzazek hitzordu berezia proposatzen du maiatzaren 17an Lekuona Fabrikan (Errenteria): Ubun-Tu ikuskizunaren emanaldia, Musikasteko programaren baitan. Ubun-Tu bi piezaz osatuta dago, nazioarteko bi koreograforekin egindako lankidetzaren emaitza. Aire Sakona, Jacek Przybyłowicz (Polonia) eta Adam Walicki konpositorearekin elkarlanean sortua, eta ERES, Martín Inthamoussú (Uruguai) koreografoarena. Lehenengo pieza, Aire Sakona, Dantzagunearen instalazioetan sortu zen, eta euskal kulturako elementuak integratzen ditu, hala nola estropaden irudiak eta bertso bat. Ubun-Tuk mugimenduaren bidez komunitatearen indarra eta elkartasunaren beharra aldarrikatzen ditu, egungo gizarte indibidualistan ezinbesteko mezua.
Bigarren piezan, ERES, migratzaile izatearen esperientziak eta identitatearen eraikuntza dira ardatz nagusiak. Landarbaso Abesbatzak interpretatzen du pieza honen musika, zuzenean.

Igor Calonge: Reset
Noiz: 2025/05/17 19:30Non: Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Norberaren egoeraren bilaketa nekaezina islatzen du. Bere interpretearen arnasaren aireak ekintza kontatzen du, izpiritua- ren arnasa duen eta irekitzen den oraina. Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da, eta eztanda bakoitzean biziraute- ko gogoa jasotzen du, berriro espazio desberdin batean hasteko gogoa, bizitzeko, dantzatzeko. Gorputzarekin bat egiten duen ibilbidea da, atal ezberdinetara jotzen duen hauspoa.

Malandain: Soireé de Ballets
Noiz: 2025/05/17 19:30Non: Donostia, Victoria Eugenia
Dantza eta heriotza nahasten dituen gaua. Irekieran, Nocturnes lanean, dantzariak eta musika horma-irudi malenkoniatsu bikain baten bila doaz, Frédéric Chopinen musika dotoreak, Thomas Valverdek pianoan zuzenean interpretatuak, eraman dezan utziz. Bigarren zatian, 22 dantzariek lehen aldiz aurkeztuko dute Thierry Malandainen sorkuntza berria, Danse Macabre izenekoa, Camille Saint-Saënsen doinuek eramana, dantza neoklasiko birtuoso eta musikalki sakon baten promesa eginez. Nocturnes Atsedenaldia Danse macabre (Estreinaldia) Fitxa artistikoa:
Iraupena: 28´
Zuzeneko piano-jotzailea. Musika: Frédéric Chopin
Iraupena: 15´
Iraupena: 40´
Musika: Camille Saint-Saëns

Maitane Sarralde: DESªNUDA
Noiz: 2025/05/17 20:00Non: Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa. Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean. Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.

Komorebi: Argilunak
Noiz: 2025/05/17 22:30Non: Leioa, Institutua
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin exploratuko da. Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz. Fitxa artistikoa:
Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.

Dimegaz: Atxine
Noiz: 2025/05/17 22:30Non: Leioa, Aldapa Auditorioa
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.

Iron Skulls Co: Famulus 4.0
Noiz: 2025/05/17 23:30Non: Leioa, Errekalde Naranjos
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. (Haurrentzako) 6 x 6 metroko goi-lautada, mugatua baina aldi berean infinitua. Lau pertsona eta txakur robot bat. Gizakiaren eta artifizialtasunaren arteko elkarrizketa bat. Mugimenduaren bidez kontatutako autofikzio bat. Hiperkonexioaren eta automatizazioaren garaiko lotura sozialen hauskortasuna aztertzen duen ikuskizun bat. Famulus 4.0k unibertso fisiko eta emozional bat eraikitzen du, non erreala eta digitala baimenik gabe gurutzatzen diren. Famulus (zerbitzaria) latinezko terminoan eta Laugarren Iraultza Industrialean inspiratuta, gaur egungo adimen artifizialari, teknologiaren erabilerari eta egungo aro digitaleko lotura afektiboei buruzko diskurtsoekin elkarrizketan jarduten du lanak. Fitxa artistikoa:

Cía Universo Paralelo: Jacaranda
Noiz: 2025/05/18 11:00Non: Leioa, Merkatarien Gunea
* Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. * Haurrentzako ikuskizuna. Landareen izerdia haien odola da, naturaren zainetan barrena doan bizi-likidoa. Ura eta mantenugaiak garraiatzen ditu askotariko tamaina, lodiera eta koloreak dituzten eta toki batetik eta bestetik datozen gorputzetara. Landare-izerdia da zuhaitzei gorantz eragiten dien odola. Jakin badakigu zuhaitzak oxigeno-iturri aberatsa direla munduan, baina oraindik hamaika gauza ditugu haiei buruz jakiteke. Jacarandá alderdi misteriotsu horretan barneratzen da, infinituaren altzoan. Txotxongilo eta forma bizidunen antzerki ikuskizun bat da, eta naturaren unibertso ezkutu zein misteriotsua arakatu nahi du. Hala, argitara ateratzen ditu izaki askok bizilekutzat dituzten lilura botanikoak, koloreak eta erritmoak. Oraindik ezagutzen ez dugunak ez du mugarik. Fitxa artistikoa:
Dokumentuaren akzioak