Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hitzaldi dantzatua

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldi dantzatua

Noiz 2025/05/17
18:00
Non Donostia, San Telmo Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

* Museoen egunarekin eta Dantzan ikasiz programarekin lotutako jarduera.

Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztuko dute dantza maisuek hitzaldi-dantzatu honetan. Juan Antonio Urbeltzen ideia batean oinarrituta, hitzak eta gorputzak, hitzen hizkuntza eta dantzaren hizkuntza baliatuko dituzte euskal dantzaren bilakaera historiokoa, bere formetan eta esanahietan kontatzeko.

Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Parte-hartzaileak: Oier Araolaza, Gari Otamendi.

Antolatzen du: San Telmo Museoa, Dantzagunea. Laguntzen du: Ikerfolk-Argia

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930