Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Georgiako Ballet Nazionala: Aphkhazeti

Georgiako Ballet Nazionala: Aphkhazeti

Noiz: 2025/03/19 19:00
Non: Bilbo, Campos Eliseos

APHKHAZETIk musika georgiarreko pieza tradizionalak aurkezten ditu, zuzeneko orkestra batek bertsio guztiz berrian interpretatuak. Bachana Chanturia mitikoaren interpretazioan ere hainbat eskualdetako dantza harrigarriak aurkezten ditu! Berrikuntza hori hain izan zen iraultzailea, ezen taldeak Georgiako eskualde askotan jardun baitu azken bi urteotan, eta kontzertuak eman ditu bere mugetatik kanpo.

Gehiago irakurri

Les Impuxibles: Caramel

Les Impuxibles: Caramel

Noiz: 2025/03/19 20:30
Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Clara eta Ariadna Peya ahizpen (Les Impuxibles) eta Pablo Messiez-en arteko elkarlan berria. Sorkuntza-ikuskizun honek hausnarketa batera eramango gaitu: zergatik kontsumitzen ditugu substantziak?

Caramel diziplina anitzeko ikuskizun bat da, zazpi antzezle ditu agertokian, eta zuzeneko musika ere bai. Les Impuxiblesek hizkuntza eszenikoak nahasten jarraitzen dute, konpainiaren ildotik, eta, honako honetan, Pablo Messiezekin batera lan egin dute.

"Kontsumitzen dugu atseden hartzeko, ahazteko, ospatzeko, ihes egiteko, gehiago sentitzeko edo hainbeste ez sentitzeko, gosea asetzeko, oztopoak hausteko, bakea aurkitzeko, deskonektatzeko eta gure buruarekin konektatzeko, guri gauzak gertatzeko eta gertatzen zaizkigun gauzak jasan ahal izateko." (Les Impuxibles)

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Pablo Messiez
  • Zuzendaritza: Clara Peya, Ariadna Peya (Les Impuxibles)
  • Interpreteak: Yasser D’Oquendo, Helena Gispert, Pol Guimerà, Mabel Olea, Clara Peya, Sandra Pujol, Joan Solé
  • Koreografia: Ariadna Peya
  • Jatorrizko musika: Clara Peya
  • Dramaturgia: Marc Cartanyà
  • Zuzendaritza laguntzailea: Rita Molina Vallicrosa
  • Irisgarritasun-aholkularia: Èlia Farrero
  • Edukien aholkulariak: Míriam Vázquez (Espai Ariadna), Aura Roig (Metzineres), Gastón Auguste, Clara Serra, Gerard Matín-Funés, Sandro Bedini (eta beste batzuk)
  • Zuzendaritza teknikoa: Jordi Berch, Mariona Ubia
  • Ekoizpen zuzendaritza: Mireia Gràcia Bell-lloch, Júlia Simó Puyo
  • Ekoizpen exekutiboa: Maria G. Rovelló
  • Banaketa: Fran Avila

Gehiago irakurri

Hitzaldia: "Xiberoako dantza modernoa"

Hitzaldia: "Xiberoako dantza modernoa"

Noiz: 2025/03/21 10:20
Non: Miarritze, Gamaritz gela - Gare du midi

Hizlaria: Jon Iruretagoyena

Idazle, folklorista, ethnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunetaz konziente izanki, pestaren alde ezohikoa azpimaratzen dute.

Horrez gain, denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta disdiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena.

Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Xiberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza

Hitzaldia: Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza

Noiz: 2025/03/21 20:00
Non: Murgia-Zuia

Dantza gorputzarekin komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza bada eta euskara bada euskaldunon berbazko hizkuntza, ez ote da euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza? Euskaldunok gure gorputz-hizkuntzarekin, euskal dantzarekin egiten ari garenaz hitz egingo dugu, berbazko hizkuntza, euskara biziberritzeko eginahalak egin ditugun bitartean nola gorputz hizkuntza, euskal dantza, alboratzen joan garen.

Gehiago irakurri

Mazurka gauak

Mazurka gauak

Noiz: 2025/03/21 21:00
Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

(BIGARREN SAIOA)
Hainbeste musika ditut gordeta, inoiz ala ia inoiz erabili ez ditudanak...
Maila altuagoko dantzaldia, oso pertsonala, eskarmentudun dantzarientzat. Herrixa Dantzan dantzaldien gaueko alaba...
Hilean behin, Elgetako Espaloia kafe-antzokian.
Sarrera: 5,00 euro
Laguntzailea: Elgetako Udala
 
ZER:
  • Gustuko ohiko dantza batzuk
  • Musika 'zailagoak'
  • Sorkuntzak
  • ... eta proposamen bereziak
  • Hitz gakoak: goxotasuna, gozamena.
  • Gorputz eta musika hizkuntza: dantza eta musika tradizionala (beti)

Gehiago irakurri

Hitzaldia: "Dantza eta dantzaren erakaspenaren betebehar sozialak Ipar Euskal herrian. Ikuspegi sozio-historiko bat"

Hitzaldia: "Dantza eta dantzaren erakaspenaren betebehar sozialak Ipar Euskal herrian. Ikuspegi sozio-historiko bat"

Noiz: 2025/03/22 10:30
Non: Miarritze, Marian Arregi espazioa

Hizlaria: Xabier Itçaina

Ohidurek badute beren historioa, eta beren erranahiek gizartearen aldaketa segitu dute. Ipar Euskal Herriko eta bereziki Lapurdi-Baxenabarreko ohidura dantzatu zenbeiten bilakaera dugu miatuko. Bertzeak bertze behatuko dugu dantzaren transmisioa nola aldatu den, dantzari eta soinularien harremanak zer ziren, bai eta dantzaren testuinguruak (eliza besta, ihaute, Besta Berri, tobera mustra…) nola aldatu diren.

Gehiago irakurri

Maskaradak 2025

Maskaradak 2025

Noiz: 2025/03/23 09:00
Non: Urdiñarbe

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Maskaradak 2025 Egutegia

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua"

Hitzaldia: "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua"

Noiz: 2025/03/28 19:00
Non: Miarritze, Marian Arregi espazioa

Badu 400 urte baino gehiago Gipuzkoako dantza tradizioa dokumentatua dela, eta lerro zuzenean transmititu da ahoz, dantza maisu leinu bati esker. Duela 200 urte, Juan Inazio Iztuetak dantza molde hori idatzi zuen liburu batean, beren arauak eta eginbideekin. Alta, ez dira uste genuena bezain argiak. 25 urteko ikerketa baten ondoren, oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaltzen dizkigu Mikel Sarriegik, dantzen jatorria eta eboluzioa galdezkatuz. Horien transmisioa ere testuinguru batean kokatzen du, tradizio aberats hori 20. mende erdialdera arte mantendu duten dantza maisuen sistema ezagutaraziko digu.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: "20. mende hasieran Xiberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak"

Hitzaldia: "20. mende hasieran Xiberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak"

Noiz: 2025/03/29 10:30
Non: Miarritze, Marian Arregi espazioa

Hizlaria: Michel Duvert

Xiberoako dantzaren tradizioa transmititu duten maisu anonimo guziak omentzen ditu Michel Divert-ek hitzaldi hortan. Artxiboak ikertuz eta Xiberoako hainbat lekuko, dantzari eta musikari galdekatuz, maskaradetan ikusgai den dantzaren iragana aztertzen du. Zenbait figura garrantzitsuak haien jakinduria partekatzen digute eta Xiberoako dantzaren historiaz bereizezinak diren familiak eta pertsonak aipatzen dizkigute, hala nola Baratçabal, Afios, Bürgübürü edo Elghoyen…

Gehiago irakurri

Maskaradak 2025

Maskaradak 2025

Noiz: 2025/03/30 09:00
Non: Altzai

Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.

Maskaradak 2025 Egutegia

  • Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
  • Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
  • Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
  • Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
  • Otsailak 9, igandea: Ligi
  • Otsailak 15, larunbata: Pagola
  • Otsailak 23, igandea: Atharratze
  • Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 9, igandea: Idauze
  • Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
  • Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
  • Martxoak 30, igandea: Altzai

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2025 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Apirila 2025 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
« Maiatza 2025 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031