Dokumentuaren akzioak
Agenda
Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza
Noiz: 2026/02/07 08:30Non: Arano
Inauterien azkenaurreko asteburuan irteten dira zomorroak Aranon. Goizean goiz herriko plazan geratu eta baserriz baserri joaten dira fandango eta arin-arina dantzatuz giro ederrean. Puska biltzea egin ostean, elkartean bazkaldu eta zagi-dantza egin ohi dute arratsaldean.
Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza
Noiz: 2026/02/07 09:00Non: Eibar
Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan. Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 9:00etan egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.
Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak
Noiz: 2026/02/07 09:00Non: Oiartzun
Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.
Arrotxapeako libertimendua
Noiz: 2026/02/07 10:30Non: Iruñea, Arrotxapea
Otsailaren 7an Arrotxapea auzoko inauteri euskalduna karrikara aterako dute. Hau duzue egunerako programa:
Iruñeko kauterak
Noiz: 2026/02/07 11:30Non: Iruñea
Iruñeko Kauterek kalejira egingo dute Iruña taldea- San Lorenzoko dantzariak eta Iruñeko gaiteroekin San Lorenzo kaletik.
Lastozko gizona
Noiz: 2026/02/07 16:00Non: Asparrena
Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.
Porreroak
Noiz: 2026/02/07 19:00Non: Kuartango
Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar.
Kaldereroak
Noiz: 2026/02/07 19:00Non: Bera
Kaldereroak Beran arratsaldeko 19:00etan. Igerilekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika, San Esteban karrikan barna Herriko etxeko plazara joanen dira. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Altzateko pilotalekuan elkartuko dira.
Zomorro, pezkin eta artzain
Noiz: 2026/02/07 19:00Non: Ziordia
Zomorro, pezkin eta artzainak dira Ziordiko herri ihoteetako pertsonaiak. Zomorroa praka eta atorra tuxriak, zatak eta apainduta joaten da. Kalean aurpegia estaltzen du. Pezkiank mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, eta zintaz apaindutako txanoa eramaten du, eta perts batean errautsa eramaten du. Azkenik, artzainak garaiko artzain jantzi arruntez jantzita doaz, eta aurpegia zikina eramaten dute. Aldean danborra edo saskia bat dute. 2019an berreskuratu dute inauteria.
Kaldereroak
Noiz: 2026/02/07 21:45Non: Donostia
Donostian, Kandelaria egunaren (otsailak 2) ondoko larunbatean Kaldereoak ateratzen dira Donostiako Alde Zaharrean.
Dokumentuaren akzioak


