Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Talai-dantza

Talai-dantza

Noiz: 2026/02/14 08:00
Non: Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa. 

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Puska biltzea

Puska biltzea

Noiz: 2026/02/14 09:00
Non: Irun

Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan.

Inaute larunbata:

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Eraiki Dantza Taldea. Eraiki Dantza Taldeak, Bidasoa eta Behobiako baserrietatik puska biltzea antzolatzen du inaute larunbatean. Eraikiko dantzariak goizeko 9:00etan elkartuko dira San Martzial mendian eta egun osoan zehar egongo dira baserriz baserri. Zinkoenea baserrian bazkaltzen eta ondoren ere jarraitzen dute eskean Behobia inguruko etxeak bisitatzen. Amaitzean, elkarrekin afaltzen dute jasotako arraultze eta txorizoekin. Behobia: Puska biltzea 2011 [Bideoa]

 

  • 9:30: Baserri giroko inauteria: Ibarla Meaka Dantza Taldea. Irungo Meaka dantza taldeko kideek puska-biltzea egiten dute inauterietan. Inaute larunbat eta igande goizean Irungo Meaka auzoan baserriz baserri aritzen dira gazteak eta helduak, eta larunbat arratsaldean aldiz, Hondarribian, Jaizkibel azpian egiten dute kuestazioa. Hondarribia: inauteriak 2017 puska-biltzea [Bideoa]

  • 10:00: Baserri giroko inauteria: Txorimaloak Soinu Taldea

Inaute igandea:  

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Egoipar Meaka Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Meakako Adixkideak Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Kemen Dantza Taldea. Kemen dantza taldeko kideek puska biltzea egin ohi dute inaute igandean. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako.

Gehiago irakurri

Maskaradak 2026

Maskaradak 2026

Noiz: 2026/02/14 09:00
Non: Pagola

Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.

Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia

  • Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
  • Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
  • Otsailak 1, igandea: Lexantzü
  • Otsailak 8, igandea: Muskildi
  • Otsailak 14, larunbata: Pagola
  • Otsailak 22, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
  • Martxoak 7, larunbata: Maule
  • Martxoak 14, larunbata: Idauze
  • Martxoak 21, larunbata: Larraine
  • Martxoak 28, larunbata: Aloze
  • Apirilak 5, igandea: Hoki
  • Apirilak 12, igandea: Gamere
  • Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
  • Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

Azeri-dantza

Noiz: 2026/02/14 10:00
Non: Hernani

Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.

Gehiago irakurri

Sorgin-dantza

Sorgin-dantza

Noiz: 2026/02/14 10:00
Non: Antzuola

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

 

Gehiago irakurri

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Noiz: 2026/02/14 10:30
Non: Beasain (Gipuzkoa)

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak Inaute larunbatean (otsailak 14) ospatuko ditugu egun osoko festa egitarauaren bidez.

Urtero bezala, herritar zein dantzazale orori dei egiten diegu gurekin batera Beasaingo kaleak Inauterietako dantzez, musikaz eta kolorez janztera etor daitezen.

 

EGITARAUA:

  • 10:30 - Dantza desfilearen hasiera Ostadar Dantza Taldearen egoitzatik (Oriamendi kalea, 10)
  • 13:30 - Dantza desfilearen amaiera Bideluze plazan
  • 19:00 Aitor eta Marki musikariekin (Aitor Alvarez eta Aritz Markinez) erromeria Loinazko San Martin plaza azpian

 

 

Eguraldi txarra egingo balu, goizeko dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.

Animatu gurekin dantzara eta elkarrekin Inauteriak ospatzera!

Gehiago irakurri

Abantoko Aratusteak (Gallarta)

Abantoko Aratusteak (Gallarta)

Noiz: 2026/02/14 11:00
Non: Gallarta

Goizean, kale-eskea egiten dute mozorroek etxerik etxe eta dendarik denda herriko kaleetan. Musika jo, dantza egin eta zarata ateratzen dute, trukean jana eta edana lortzeko.
  • Eskean irudikatzen duten dantzetako bat, zaku-dantza da, bertan mozorroek makilekin saragi-dantza dantzatzen dute, baina zahagiaren ordez, lastoz betetako zakua erabiltzen dute.
  • Eguerdian, bazkaria egiten dute eskean lortutakoa partekatuz.
  • Arratsaldean, pertsonaia guztiek desfilea egiten dute

 

*bi larunbatetan ospatzen da jai, batean Gallartan eta bestean Sanfuentesen. 

 

 

 

Gehiago irakurri

Oñatiko inauteria

Oñatiko inauteria

Noiz: 2026/02/14 11:00
Non: Oñati

Oñatz dantza taldeak, herriko musikariek eta inauterietako lantaldeak antolatzen dute Oñatiko Inauteria inaute larunbatean. Goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantzan eta egun osoan zehar arituko dira herriko kaleetan.  

Gehiago irakurri

Hernaniko inauteri erromeria

Hernaniko inauteri erromeria

Noiz: 2026/02/14 12:00
Non: Hernani

Oinkada muxiko-taldeak Hernaniko inauteriko erromeria antolatu du larunbat honetarako. Bi saio egingo dituzte, goizean eta arratsaldean. Goizeko saioa 12:00etan izango da, Plaza Berrin; eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupetara lekualdatuko da. Arratsaldeko saioa, hasiera batean, Oialume-zar sagardotegian egingo dute, 17:00ak aldera, eta euria eginez gero, udaletxeko arkupetan.

Gehiago irakurri

Surrandiak

Surrandiak

Noiz: 2026/02/14 12:30
Non: Durango

Surrandiak kalejiran irtengo dira Durangoko merkatu plazatik. Eguerdiko 12:30ean Surrandi goiztiarrak trikitilariekin eta arratsaldean 17:30ean surrandiak eta hartza Jaizaekeko txistulari eta Tabira musika bandarekin.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031