Dokumentuaren akzioak
Système Castafiore: Théorie des Prodiges
Système Castafiore konpainiak Théorie des Prodiges lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian.
Ez ote genezake mundua berriz liluratuko? Marcia Barcellos eta Karl Biscuitek ohigabeko fantasmagoriaz blaitu haien neurrigabeko irudimena osorik atxiki dute. Théorie des prodiges (Mirarien teoria), haien azken obra, mirakuluak kontatzen dizkigun XVI. mendeko eskuizkribu batean errotzen da. Eta artista bikote hau, irudimenaren bi mago hauek epopeia surrealista batean murgiltzen zaizkigu, bost dantzari eta bi kantarik elkar jarduten dutelarik, kontalari birtual baten 3D irudiaren aitzinean. Hamasei erretaularen bitartez, bideo efektu zoragarrien gainteik ibiliz, Henry Miller eta Bertrand russell-en testuetan oinarritu Théorie des prodiges (Mirarien teoria) obra honek fantasia eta edertasunari leku guzia uzten die. «Amestu behar dugu, bai eta mirarietan sinetsi ere» Marcia Barcellos eta Karl Biscuitek diotenez eta horretan segitu behar ditugu.
Dokumentuaren akzioak