Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Rosario Toledo: Cuarteta

Dokumentuaren akzioak

Rosario Toledo: Cuarteta

Noiz 2024/06/06
19:00
Non Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma “La Carbonera”k eta Eva “La Lebri”k atzerantz dantzatzen, atzerantz kantatzen eta atzerantz barre egiten dute. Eta hori guztia egiten dute, obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituztela. Errepertorio tradizionala dute, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastua, kontrakoa, antagonista.

"Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik", azaldu du artistak.

Rosario ToledoInma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri” ditu agertokian. Flamenkoaren tradizioko bi emakume kantari dira, eta jakin-minaz eta prestasunaz laguntzen dute, haiek dakitena proiektu honen zerbitzura jartzen. Bertan, Cádizko inauterietako umorea ikertu dute, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzarekin.

  • Zuzendaria: Rosario Toledo
  • Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Idoia Zabaleta (Azala)
  • Dantza: Rosario Toledo
  • Cantea: Inma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri”
  • Jantzien diseinua: Jose Tarriño
  • Argien diseinua: Antonio Valiente
  • Zuzendaritza teknikoa/soinua: Manu Meñaca
  • Fotografia: Carmen Kahlo
  • Bideoa: Calde Ramírez
  • Laguntza: Pedro G. Romero
  • Ekoizpen-kudeaketa/banaketa: Antonio Juan Giménez (TheOSBmusic)
  • Ekoizpena: Rosario Toledo, Azala & The One Step Beyond (TheOSBmusic)
  • Sorkuntzako egonaldiak: Azala (Lasierra), Espacio Silvestre (La Muela), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao (Bilbo), Garallón (Ozaeta).
  • Egonaldi teknikoa: In Progress Flamenco Festival (Torrox)

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031