Poliana Lima: Las cosas se mueven pero no dicen nada
- https://dantzan.eus/agenda/poliana-lima-las-cosas-se-mueven-pero-no-dicen-nada
- Poliana Lima: Las cosas se mueven pero no dicen nada
- 2023-10-21T19:00:00+02:00
- 2023-10-21T23:59:59+02:00
- * BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan. “Las cosas se mueven pero no dicen nada” (“Gauzak mugitzen dira, baina ez dute ezer esaten”) dantza-pieza bat da, iraunkortasuna eta ekitea ardatz dituena. Emakumeek bakarrik interpretatzen dute, eta dantzarien gorputzaren sonoritatean oinarrituz eraikitzen da. Naturaren eraldatze- eta errepikatze-prozesuak irudikatzen ditu lanak, eszenaratzean figuraziorik agertu gabe. Poliana Lima (Brasil, 1983) koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Madrilen bizi da, eta hiri hartako Conde Duque zentroko artista elkartua da. 2011n egin zuen bere lehen sorkuntza eta, 2014an, “Atávico” lanarekin, Madrileko XXVIII. Lehiaketa Koreografikoaren lehen saria jaso zuen, bai eta Ikusleen saria eta Kritikaren saria ere. 2017an, Hueco bakarkako pieza estreinatu zuen Madrileko Teatros del Canalen eta Bilboko BAD Jaialdian eta, handik aurrera, estatuko eta nazioarteko birari ekin zion. “Hueco” lana MAX sarien 21. edizioko (2018) hautagai ofiziala izan zen, ikuskizun onenaren, ikuskizun berri onenaren, eta egile berri onenaren kategorietan. “Las cosas se mueven pero no dicen nada” (“Gauzak mugitzen dira, baina ez dute ezer esaten”) 2020ko irailean estreinatu zen, Teatros del Canalen, eta 2021ean Portugalen eta Frantzian. Poliana Lima Espainiaren artista izan zen Aerowaves 20/21ean. Eta, 2022an, “Oro Negro” (“Urre Beltza”) estreinatu zuen, Udazkeneko Jaialdian. 2024an, memoriari eta identitateari buruzko bere trilogiaren bigarren alea estreinatuko du, Madrilgo Conde Duquen: “The Common Ground” (“Interes komunak”). Kontzeptua eta zuzendaritza: Poliana Lima Koreografia laguntzailea: Lucas Condró Argien diseinua: Carlos Marquerie Soinuaren diseinua: Arne Bock Jantzien diseinua: Azaïs Zebrowski Argazki eta ikusentzunezkoak: Álvaro Gómez Antzezleak: Cláudia Bosch, Laura Cardona, Ada Continente, Carla Diego, Natalia Fernandes, Astrid Brumming, Danielle Mesquita, Clara Pampyn, Almudena Pérez, Isabela Rossi, Natsha Ortiz Ekoizpena: Poliana Lima Ko-produkzioa: Teatros del Canal-Madrid, CDN-Paris, Festival Dias da Dança DDD, Teatro Rívoli-Oporto
Noiz
2023/10/21 19:00
Non
Bilbo, Harrobia Eskena
* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
“Las cosas se mueven pero no dicen nada” (“Gauzak mugitzen dira, baina ez dute ezer esaten”) dantza-pieza bat da, iraunkortasuna eta ekitea ardatz dituena. Emakumeek bakarrik interpretatzen dute, eta dantzarien gorputzaren sonoritatean oinarrituz eraikitzen da. Naturaren eraldatze- eta errepikatze-prozesuak irudikatzen ditu lanak, eszenaratzean figuraziorik agertu gabe.
Poliana Lima (Brasil, 1983) koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Madrilen bizi da, eta hiri hartako Conde Duque zentroko artista elkartua da. 2011n egin zuen bere lehen sorkuntza eta, 2014an, “Atávico” lanarekin, Madrileko XXVIII. Lehiaketa Koreografikoaren lehen saria jaso zuen, bai eta Ikusleen saria eta Kritikaren saria ere. 2017an, Hueco bakarkako pieza estreinatu zuen Madrileko Teatros del Canalen eta Bilboko BAD Jaialdian eta, handik aurrera, estatuko eta nazioarteko birari ekin zion. “Hueco” lana MAX sarien 21. edizioko (2018) hautagai ofiziala izan zen, ikuskizun onenaren, ikuskizun berri onenaren, eta egile berri onenaren kategorietan. “Las cosas se mueven pero no dicen nada” (“Gauzak mugitzen dira, baina ez dute ezer esaten”) 2020ko irailean estreinatu zen, Teatros del Canalen, eta 2021ean Portugalen eta Frantzian. Poliana Lima Espainiaren artista izan zen Aerowaves 20/21ean. Eta, 2022an, “Oro Negro” (“Urre Beltza”) estreinatu zuen, Udazkeneko Jaialdian. 2024an, memoriari eta identitateari buruzko bere trilogiaren bigarren alea estreinatuko du, Madrilgo Conde Duquen: “The Common Ground” (“Interes komunak”).
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Poliana Lima
- Koreografia laguntzailea: Lucas Condró
- Argien diseinua: Carlos Marquerie
- Soinuaren diseinua: Arne Bock
- Jantzien diseinua: Azaïs Zebrowski
- Argazki eta ikusentzunezkoak: Álvaro Gómez
- Antzezleak: Cláudia Bosch, Laura Cardona, Ada Continente, Carla Diego, Natalia Fernandes, Astrid Brumming, Danielle Mesquita, Clara Pampyn, Almudena Pérez, Isabela Rossi, Natsha Ortiz
- Ekoizpena: Poliana Lima
- Ko-produkzioa: Teatros del Canal-Madrid, CDN-Paris, Festival Dias da Dança DDD, Teatro Rívoli-Oporto