Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Paula Comitre: Après vous, madame

Dokumentuaren akzioak

Paula Comitre: Après vous, madame

Noiz 2025/11/15
18:00
Non Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.

Comitrek Parisko Citè des Arts-en egon zen bitartean izan zuen diziplinarteko azterketa, ikerketa eta elkartruketik sortu zen flamenko-ikuskizun hori; oraingo honetan, kontzertu formatuan aurkeztuko da (bertsio "soila, Guggenheimeko eszenatoki berezira egokitua", haren hitzetan). "Après vous, madame” lanak tradizioa eta abangoardia bateratu ditu, eta beste diziplina artistiko batzuetatik elikatu da, hala nola ahotsetik eta testutik, baita egungo Europako egoerako hainbat sortzailerengandik ere. Zuzeneko musika Orlando Bass frantsesaren piano garaikideak jartzen du; Espainiako errepertorioaren ondareari (Falla, Albéniz, Granados...) erreparatzen dion musika originalaren musikagilea da. Hori guztia, Antonia Mercé La Argentinaren figura ukaezina suspertzeko asmoarekin. Izan ere, Mercék interpretatzen zituen petenerak edo tanguilloak dira abiaburua, sortze-askatasun handiz, sortze-lan garaikidea aurkezteko. "Après vous, madame" gizartearen kulturaadierazpenean tradizioak duen garrantziaz, aurkikuntzaren balioaz eta ikasteko espazioez eta kulturak identitatearekin lotutakoan duen eraginaz ari da.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza, koreografia eta jatorrizko ideia: Paula Comitre
  • Aholkularitza dramaturgikoa eta eszenikoa: La Ejecutora-Fran Pérez Román; Julio León Rocha
  • Isats mantal puzgarria sortu duen artista bisuala: María Alcaide
  • Musika-sorkuntza: Orlando Bass
  • Kanpo-ikuskera: David Coria
  • Argiztapenaren diseinua: Benito J. Jiménez
  • Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Olalla
  • Jantzien diseinuaren egilea: Pilar Cordero
  • Eszenografiaren egileak: Marina Sanz, Paula Abao
  • Ehungintzako obrako makineriaren egilea: Pablo Pujol
  • Arte eta diseinu grafikoaren zuzendaritza: Julio Ru

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031