Osa eta Mujika + Led Silhouette

  • Osa eta Mujika + Led Silhouette
  • 2023-08-04T20:00:00+02:00
  • 2023-08-04T23:59:59+02:00
  • 2023ko Zumaiako Musika Jaialdiaren egitarauaren barruan Osa eta Mujika  Bueltaxka eta Led Silhouette konpainiak Zakurrak ikuskizunak eskainiko dituzte.    Osa eta Mujika: Bueltaxka Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori. Bueltaxkak ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere. Zuzendaritza : OSA+MUJIKA Koreografia: Jaiotz Osa  Interpreteak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines Jantziak: Xabier Mujika Musika: Gartxot Bideo eta Argazkiak: Etanowski   Led Silhouette: Zakurrak Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Osa eta Mujika  + Led Silhouette
Noiz

2023/08/04 20:00

Non

Zumaia, Odieta kalea

2023ko Zumaiako Musika Jaialdiaren egitarauaren barruan Osa eta Mujika  Bueltaxka eta Led Silhouette konpainiak Zakurrak ikuskizunak eskainiko dituzte. 

 

Osa eta Mujika: Bueltaxka

Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.

Bueltaxkak ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.

  • Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
  • KoreografiaJaiotz Osa 
  • InterpreteakJaiotz Osa, Rafke Van Houplines
  • JantziakXabier Mujika
  • MusikaGartxot
  • Bideo eta ArgazkiakEtanowski

 

Led Silhouette: Zakurrak

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte