Santanazaleen esku-dantza

  • Santanazaleen esku-dantza
  • 2026-07-27T12:00:00+02:00
  • 2026-07-27T23:59:59+02:00
  • Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen edo santanazaleen esku-dantza esaten zaio tradizio honi. Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.
Santanazaleen esku-dantza

Argazkia: Oier Araolaza. Dantzan, CC BY-SA

Noiz

2026/07/27 12:00

Non

Ordizia, Plaza Nagusia

Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen edo santanazaleen esku-dantza esaten zaio tradizio honi.

Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.