MDV Danza: Aireko arkitektoak

  • MDV Danza: Aireko arkitektoak
  • 2021-06-24T19:00:00+02:00
  • 2021-06-24T23:59:59+02:00
  • EszenAZek, Azkuna Zentroaren arte eszenikoen denboraldiak MDV Danzaren "Aireko arkitektoak (Alhóndiga)" proiektuaren workshop irekiarekin jarraituko du ekainean, Mikel del Valle koreografoaren konpainiarekin. Gaur egungo dantzaren ikuspegi bat, arkitektura-hizkuntza gisa ulertutako mugimenduaren inguruan. Dantza gorputzaren mugimendua da espazioan, eta arkitekturak espazioa antolatzen eta hierarkizatzen du eraikuntzaren bidez. Biak espazioaren okupazioa dira. Airea denboraren bidez betetzea. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao da proiektu honen inspirazio oinarria, arkitektura industrialaren paradigma bezala, kultura-espazio bihurtua. Ikerketa-prozesuaren abiaburua da arkitektura publikoaren esparrua, eta erabiltzen ez diren espazio berezien berrikuntzarantz nola joan den. Espazioaren okupazioa oinarri komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldurarako material gisa, mugitzen den bitartean atmosferak sortzen dituena eta hutsuneko egitura-txoko desberdinetara iristen dena. «Metafora horrek ezin hobeto islatzen du gorputzek betetzen duten espazioan ematen diguten apropiazioa, eta, koreografiaren bidez, dantzaria espazialitate desberdinen biltegi bihurtzen dute», azaldu du piezaren egileak. Aireko arkitektoak lanak industria-ondareari buruz hausnartu nahi du, bidaia arkitektoniko dantzatu baten bidez. Egilea, zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Mikel del Valle Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez Jantzien diseinua: Redoli Musika: Antonio Vivaldi, Julio d'Escrivan eta beste Antzezleak: Laura Gómez, Julen Flores eta Mikel del Valle Fotografia: Zazu Mata Aholkularitza eta Kanpoko behakoa: Vicky PMirand
MDV Danza: Aireko arkitektoak
Noiz

2021/06/24 19:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

EszenAZek, Azkuna Zentroaren arte eszenikoen denboraldiak MDV Danzaren "Aireko arkitektoak (Alhóndiga)" proiektuaren workshop irekiarekin jarraituko du ekainean, Mikel del Valle koreografoaren konpainiarekin. Gaur egungo dantzaren ikuspegi bat, arkitektura-hizkuntza gisa ulertutako mugimenduaren inguruan.

Dantza gorputzaren mugimendua da espazioan, eta arkitekturak espazioa antolatzen eta hierarkizatzen du eraikuntzaren bidez. Biak espazioaren okupazioa dira. Airea denboraren bidez betetzea. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao da proiektu honen inspirazio oinarria, arkitektura industrialaren paradigma bezala, kultura-espazio bihurtua. Ikerketa-prozesuaren abiaburua da arkitektura publikoaren esparrua, eta erabiltzen ez diren espazio berezien berrikuntzarantz nola joan den.

Espazioaren okupazioa oinarri komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldurarako material gisa, mugitzen den bitartean atmosferak sortzen dituena eta hutsuneko egitura-txoko desberdinetara iristen dena. «Metafora horrek ezin hobeto islatzen du gorputzek betetzen duten espazioan ematen diguten apropiazioa, eta, koreografiaren bidez, dantzaria espazialitate desberdinen biltegi bihurtzen dute», azaldu du piezaren egileak.

Aireko arkitektoak lanak industria-ondareari buruz hausnartu nahi du, bidaia arkitektoniko dantzatu baten bidez.

Egilea, zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Mikel del Valle
Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez
Jantzien diseinua: Redoli
Musika: Antonio Vivaldi, Julio d'Escrivan eta beste
Antzezleak: Laura Gómez, Julen Flores eta Mikel del Valle
Fotografia: Zazu Mata
Aholkularitza eta Kanpoko behakoa: Vicky PMirand