Maritzuli: "Argi Begiak" erakusketa

  • Maritzuli: "Argi Begiak" erakusketa
  • 2024-03-02T10:00:00+01:00
  • 2024-03-02T23:59:59+01:00
  • Inauterien inguruko gaiei loturiko erakusketa zikloa segitzeko, Argi Begiak erakusketa prestatu du Maritzuli Konpainiak. Miarritzeko Historia museoan martxoaren 02tik 16ra. Berrogei bat dantzari eta pertsonaien jantziak ikusgai, festaren kodeak deskubritzeko, eta haien gakoak ulertzeko. Egutegi tradizionala sinesmen herrikoietatik, istorio mitiko-erlijiozkoetatik eta orotariko erreferentziadun erritualetatik sortu zen, eta besta ugari garatu ditu, sasoiak bezala zikloka antolatuak direnak. Miarritzeko Maritzuli Konpainiak sorturiko Argi Begiak erakusketak egutegi tradizional horren inguruko ibilbide bat proposatzen du, gauaren eta egunaren artetik pasatuz. Antzinako sinesmen eta errituak azaltzeaz gain, batzuetan barneratzen zailak diren besta horietako giroa eta zentzua ezagutarazten ditu. Non: Miarritzeko Historia museoan Noiz: 2024ko martxoaren 2tik 16ra, asteartetik larunbatera - 10:00/12:30 - 14:00/18:30
Maritzuli: "Argi Begiak" erakusketa
Noiz

2024/03/02 10:00

Non

Miarritze, Historia museoa

Inauterien inguruko gaiei loturiko erakusketa zikloa segitzeko, Argi Begiak erakusketa prestatu du Maritzuli Konpainiak. Miarritzeko Historia museoan martxoaren 02tik 16ra. Berrogei bat dantzari eta pertsonaien jantziak ikusgai, festaren kodeak deskubritzeko, eta haien gakoak ulertzeko.

Egutegi tradizionala sinesmen herrikoietatik, istorio mitiko-erlijiozkoetatik eta orotariko erreferentziadun erritualetatik sortu zen, eta besta ugari garatu ditu, sasoiak bezala zikloka antolatuak direnak. Miarritzeko Maritzuli Konpainiak sorturiko Argi Begiak erakusketak egutegi tradizional horren inguruko ibilbide bat proposatzen du, gauaren eta egunaren artetik pasatuz. Antzinako sinesmen eta errituak azaltzeaz gain, batzuetan barneratzen zailak diren besta horietako giroa eta zentzua ezagutarazten ditu.

  • Non: Miarritzeko Historia museoan
  • Noiz: 2024ko martxoaren 2tik 16ra, asteartetik larunbatera - 10:00/12:30 - 14:00/18:30