Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Malandain: Urtaroak

Dokumentuaren akzioak

Malandain: Urtaroak

Noiz 2024/01/19
19:30
Non Bilbo, Arriaga
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Thierry Malandainek programa berean fusionatu ditu Vivaldiren Lau urtaroak, historiako obrarik ezagun eta interpretatuenetako bat, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak, ia ezezaguna. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da, garaikideak izan eta biek natura ospatzeaz gain, ez baitute antzik beste ezertan. Miarriztar koreografoaren sorkuntza hau, beraz, erronka zirraragarria da; izan ere, mimo handiz landu du, partitura baten osotasuna errespetatzeko eta idazkeran musikaltasuna aldarrikatzeko.

Thierry Malandainen Urtaroak obra koherentea da, bere azken balletetan hasitako bideari jarraitu baitio gizadiak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen inguruan. Malandainek 80 koreografia baino gehiago sortu ditu, eta errepertorio koherentea sortzen jarraitzen du, balletari sakon lotua, lehentasuna emanez gorputz dantzariari, eta horren potentzia, birtuosismo, gizatasun eta sentsualtasunari. Zentzua eta estetika bilatzen ditu Madalainek, estilo intenporal eta soilaren bidez, eta ospe handia lortu du horrela nazioartean.

  • Koreografia: Thierry Malandain.
  • Jantziak: Jorge Gallardo.
  • Argiztapena: François Menou.
  • Jantzien diseinua: Véronique Murat eta Charlotte Margnoux.
  • Balletaren maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro eta Frederik Deberdt.
  • Balleta: 22 dantzari.

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031