Maitaldia 2024

  • Maitaldia 2024
  • 2024-09-12T13:50:00+02:00
  • 2024-09-12T23:59:59+02:00
  • Maitaldia 2024, Miarritzeko (Lapurdi) dantza jaialdia, irailaren 5etik 16ra. Dantza emanaldiak antzokietan, kalean, errepika publikoak... Guztira 41 konpainia arituko dira dantza garaikidearen euskal hitzordu gorenean; izen batzuk aipatze aldera, Bernako, Marseillako eta Monte-Carloko balletak, Rennes, Caen eta Nanteseko koreografia zentroak, Sun-a Lee hegokorear sortzailea, Robinson Cassarino eta Bruno Pradet. Etxekoak ahaztu gabe, jakina: Kukai, Bilaka, Dantzaz, Martin Harriague... Miarritzeko Koreografia Zentro Nazionalak antolatzen du dantzaren jaialdi hau. Ikuskizun gehienak Miarritzen badira ere Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoan ere izango dira; hala nola, beste hainbat herritan ere izango dira: Maule, Atharratze-Sorholüze, Bastida, Donapaleu, Donibane Garazira, Donibane Lohizune, Baiona, Bardoze, Bokale, Angelu, Senpere, Ziburu, Luhuso eta Errenterian. Programazioa: Maitaldia 2024
Maitaldia 2024
Noiz

2024/09/12 13:50

Non

Miarritze

Maitaldia 2024, Miarritzeko (Lapurdi) dantza jaialdia, irailaren 5etik 16ra. Dantza emanaldiak antzokietan, kalean, errepika publikoak...

Guztira 41 konpainia arituko dira dantza garaikidearen euskal hitzordu gorenean; izen batzuk aipatze aldera, Bernako, Marseillako eta Monte-Carloko balletak, Rennes, Caen eta Nanteseko koreografia zentroak, Sun-a Lee hegokorear sortzailea, Robinson Cassarino eta Bruno Pradet. Etxekoak ahaztu gabe, jakina: Kukai, Bilaka, Dantzaz, Martin Harriague...

Miarritzeko Koreografia Zentro Nazionalak antolatzen du dantzaren jaialdi hau. Ikuskizun gehienak Miarritzen badira ere Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoan ere izango dira; hala nola, beste hainbat herritan ere izango dira: Maule, Atharratze-Sorholüze, Bastida, Donapaleu, Donibane Garazira, Donibane Lohizune, Baiona, Bardoze, Bokale, Angelu, Senpere, Ziburu, Luhuso eta Errenterian.

Programazioa: Maitaldia 2024