Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao: Larriak azpian (Entsegu irekia)

  • Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao: Larriak azpian (Entsegu irekia)
  • 2023-06-22T20:00:00+02:00
  • 2023-06-22T23:59:59+02:00
  • Oihalak, izarak, jantziak. Kiloka eta kiloka, latsarrien kontra. Arropa eskuz garbitzen zuten emakumeen lana berreskuratu, dantza garaikidea eta tradizionala uztartu, eta kalerako pieza garatzen ari dira Leire eta Iratxe, herrietako plaza, parke eta erreka alboetara eramateko. Faktorian murgilduko diren egunetan, bildu duten dokumentazioa gorputzera pasatu eta mugimendu bilakatuko dute, latsariek egiten dituzten lan-mugimendu eta keinu adierazgarriekin material koreografikoa sortzeko. Entseguetako bat irekia egingo dute, publikoaren feedback iritziak jasotzeko.
Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao: Larriak azpian (Entsegu irekia)
Noiz

2023/06/22 20:00

Non

Laudio, Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Oihalak, izarak, jantziak. Kiloka eta kiloka, latsarrien kontra. Arropa eskuz garbitzen zuten emakumeen lana berreskuratu, dantza garaikidea eta tradizionala uztartu, eta kalerako pieza garatzen ari dira Leire eta Iratxe, herrietako plaza, parke eta erreka alboetara eramateko.

Faktorian murgilduko diren egunetan, bildu duten dokumentazioa gorputzera pasatu eta mugimendu bilakatuko dute, latsariek egiten dituzten lan-mugimendu eta keinu adierazgarriekin material koreografikoa sortzeko.

Entseguetako bat irekia egingo dute, publikoaren feedback iritziak jasotzeko.