La Veronal: Sonoma
- https://dantzan.eus/agenda/la-veronal-sonoma
- La Veronal: Sonoma
- 2024-03-23T19:30:00+01:00
- 2024-03-23T23:59:59+01:00
- Sonoma existitzen ez den hitza da. Hala ere bi hitzez osatuta dago: grekoaren soma (gorputza) eta latinaren sonum (soinua): gorputzaren soinua edo soinuaren gorputza. Izan zitekeen, Marcos Morauk azaltzen duen bezala, erortzen den gorputzaren soinua. Buñuelengan inspiratuta, Morauk berreskuratu egiten du bizirik izatearen garrasia, Calandako danbor-hotsen taupadaren antzera. Mugako egoera batean aurkitzen denean eta bizirauteko garrasi egiten duen gizakia bezala, Sonoma jatorrira, gorputzera itzultzeko beharretik abiatzen da. Giza-arima itzuli da, aintzinako kultura eta erritoak gogorarazten dituzten mugimendu eta estetika hipnotikoekin. Marcos Morau (Premio Nacional de Danza 2013) La Veronaleko zuzendari eta koreografoa izateazgain, eszena-, jantzi- eta argiteri-diseinatzailea da.Munduan zehar ibili da bere lanak aurkezteko: Veneziako arte-biurtekoan, Pariseko Théâtre nationalde Chaillot bezalako antzokietan, eta Avignonekoa bezalako festibaletan. Artistak: Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Sau-Ching Wong, Ariadna Montfort, Núria Navarra, Àngela Boix, Laia Duran, Anna Hierro, Alba Barral Konpainia: La Veronal Egilea: Marcos Morau Testua: El Conde de Torrefiel, La Tristura, Carmina S. Belda Eszenografia: Bernat Jansà, DavidPascual Jantzien diseinua: Silvia Delagneau
Noiz
2024/03/23 19:30
Non
Gasteiz, Principal Antzokia
Sonoma existitzen ez den hitza da. Hala ere bi hitzez osatuta dago: grekoaren soma (gorputza) eta latinaren sonum (soinua): gorputzaren soinua edo soinuaren gorputza. Izan zitekeen, Marcos Morauk azaltzen duen bezala, erortzen den gorputzaren soinua. Buñuelengan inspiratuta, Morauk berreskuratu egiten du bizirik izatearen garrasia, Calandako danbor-hotsen taupadaren antzera.
Mugako egoera batean aurkitzen denean eta bizirauteko garrasi egiten duen gizakia bezala, Sonoma jatorrira, gorputzera itzultzeko beharretik abiatzen da. Giza-arima itzuli da, aintzinako kultura eta erritoak gogorarazten dituzten mugimendu eta estetika hipnotikoekin. Marcos Morau (Premio Nacional de Danza 2013) La Veronaleko zuzendari eta koreografoa izateazgain, eszena-, jantzi- eta argiteri-diseinatzailea da.Munduan zehar ibili da bere lanak aurkezteko: Veneziako arte-biurtekoan, Pariseko Théâtre nationalde Chaillot bezalako antzokietan, eta Avignonekoa bezalako festibaletan.
- Artistak: Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Sau-Ching Wong, Ariadna Montfort, Núria Navarra, Àngela Boix, Laia Duran, Anna Hierro, Alba Barral
- Konpainia: La Veronal
- Egilea: Marcos Morau
- Testua: El Conde de Torrefiel, La Tristura, Carmina S. Belda
- Eszenografia: Bernat Jansà, DavidPascual
- Jantzien diseinua: Silvia Delagneau