Dokumentuaren akzioak
Kresala: Sigi-Sagan
Kresala konpainiak Juan Mari Beltranekin batera «Sigi-Sagan» dantza-saioa eskeiniko du Miramar Gauak jaialdian.
Zesta-punta da euskal pilotako jokoetan ederrena, eta horixe aukeratu dugu pieza akrobatiko-koreografiko hau sortu eta forma emateko. Euskal identitatea sortzeko erreferentzia sinboliko nagusia izan da pilota, eta talde sorkuntzaren eta adierazpenaren forma erritual eta estetiko zehatzak hartu ditu, munduan egoteko kultura adierazpen berezi gisa. Jokalariek erabiltzen dituzten koloreak, gorria eta urdina, bat datoz euskal aurkakotasun nagusien historia markatu dutenekin. Dantzari-pilotariak bere jokoaren eta errepertorioaren trebetasunak erakusten ditu gorputzaren adierazpen ahalmenetik landutako eboluzio arinenen bidez. Jarraitzea eta jazartzea –azeriaren trikimailua– izan ohi da pilotalekuko ehiza-jolasa, eta dantzari ezkerrak maila gorenera eramaten du tranpa koreografikoaren dotoretasuna.
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra eta jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Musikaria: Juan mari Beltran
- Dantza egitaraua: Arrabiten Zurdetan – Ilbete dantza – Sigi-Sagan – Erromeria
- Dantzariak: Claudia Erentxun, Josu Sagardia, María Pérez, Harkaitz Ardanaz, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Maddi Llorente, Marta Buendia, Jone Muniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea
- Antolatzailea: Get In |CaixaBank
Dokumentuaren akzioak