Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kresala: Buba eta Bubu

Dokumentuaren akzioak

Kresala: Buba eta Bubu

Noiz 2013/12/28
17:00
Non Donostia, Kursaal
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Buba eta Bubu obra, ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza antzezlana da. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dute ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu izan da obra honetan.

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion animalia plural eta poliedrikoa sortu dute haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiaraziz. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko dituzte eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dira. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko dira.

KOREOGRAFIA: Faustino Aranzabal
MUSIKA: Beñat Ralla
GIDOIA: Juan Luis Zabala
DANTZARIAK: Mikel Oyarzabal, Eneritz Ardanaz, Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Maider Arriola, Garazi Ormazabal, Ainhoa Zuazu, Nora Garcia
ESATARIA: Sisto Iturriagagoitia
JANTZIAK: Idoia Ibarzabal
MOZORROAK: Xabier Garate
ARGIZTAPENA: Patxi Aristimuño

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031