Jondane Johane Udaburuko Suak

  • Jondane Johane Udaburuko Suak
  • 2025-06-23T20:00:00+02:00
  • 2025-06-23T23:59:59+02:00
  • Urte oroz bezala Udaburuko suak piztuko dira gure mendietan, Zuberoan, Nafarroa Beherean, eta agian beste zenbaitetan, nork daki: Ekainaren 23an, igandea. Itzaltzun, esaterako, 20:00etan elkartuko dira Betzulara igotzeko. Jondane Johaneko dantza Urteak jin eta bihikatzen bata bestea(re)n ordariIhautez piztürik sü berria eki begia beilariExker negüa esküin argiaJauzi aitzina dantzariDoblez ützüli esküak ütziPikaz üngüra süariIzarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi emaileArgizagia eta ekia zure bi haurren sortzaleExker negüa...Goren gorenik gure izarra xuri gorri argizaleEkia gaü egünen egile zü denboraren jakileExker negüa esküin argia...Beherapenaren aldia da gora dagon güziariÜngürü üngürü urtaroak egünak zor dü gaüariExker negüa esküin argia...Mixel Etxekopar 2001ÜRRATSAK Sinple kontrapasez X4 Exker esküin Sinple doble Pika üngüratzez
Jondane Johane Udaburuko Suak
Noiz

2025/06/23 20:00

Non

Itzaltzu

Urte oroz bezala Udaburuko suak piztuko dira gure mendietan, Zuberoan, Nafarroa Beherean, eta agian beste zenbaitetan, nork daki: Ekainaren 23an, igandea.

Itzaltzun, esaterako, 20:00etan elkartuko dira Betzulara igotzeko.

Jondane Johaneko dantza

Urteak jin eta bihikatzen bata bestea(re)n ordari
Ihautez piztürik sü berria eki begia beilari
Exker negüa esküin argia
Jauzi aitzina dantzari
Doblez ützüli esküak ützi
Pikaz üngüra süari

Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi emaile
Argizagia eta ekia zure bi haurren sortzale

Exker negüa...

Goren gorenik gure izarra xuri gorri argizale
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile
Exker negüa esküin argia...
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari
Üngürü üngürü urtaroak egünak zor dü gaüari
Exker negüa esküin argia...

Mixel Etxekopar 2001

ÜRRATSAK

  • Sinple kontrapasez X4
  • Exker esküin
  • Sinple doble Pika üngüratzez