Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Isabel de Naverán: Envoltura, historia y síncope

Dokumentuaren akzioak

Isabel de Naverán: Envoltura, historia y síncope

Noiz 2022/01/13
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hitzaldi performatiboa bat dator "Envoltura, historia y síncope" liburuaren argitalpenarekin. Liburuak ibilbide afektibo bat egiten du, eta aztertzen du mugimendua gorputz batetik bestera nola transferitzen den, eta finkatzeko ahaleginean nola agertzen diren irudiak, trazuak, marrazkiak eta erritmoak.

“ENVOLTURA, HISTORIA Y SINCOPE”
Sarrera, Andrea Rodrigoren eskutik

“Envoltura, historia y síncope” liburuak Antonia Mercé y Luqueren heriotzaren inguruabarrak ditu abiaburu. Antonia Mercé y Luque, La Argentina (1890-1936), herri-dantzako eta flamenkoko dantzaria izan zen Espainiako Bigarren Errepublikak kondekoratu zuen lehen artista. 1936ko uztailaren 18an konbultsio fisikoa izan zuen bat-batean, eta, liburuan, une hartako sentimendu kolektiboarekin jartzen da erlazioan, historiaren lerroan izandako pitzaduraren isla gisa. Pitzadura hori hainbat unetan errepikatu da, esaterako, Kazuo Ohno artista japoniarraren eskutik, dantzan ikusi eta berrogeita hamar urtera berreskuratu baitzuen La Argentinaren irudia.

Hitzaldi performatibo hau Bilbon aurkeztuko da lehen aldiz, Caniche argitaletxeak izen bereko liburua argitaratzearekin batera. Testuak ibilbide afektibo bat proposatzen du, eta aztertzen du mugimendua gorputz batetik bestera nola transferitzen den, eta finkatzeko ahaleginean nola agertzen diren irudiak, trazuak, marrazkiak eta erritmoak.

Isabel de Naverán (Getxo, 1976) Azkuna Zentroko ikertzaile AZkidea da. Gorputza Historian eta koreografia garaikidearen esparruan gorputzek izandako historiak ditu ikergai.

Andrea Rodrigok (Madril, 1992) Filosofiako ikasketak egin zituen, eta dantzaren eta koreografia garaikidearen arloko ikertzailea eta kuradorea da. Hainbat ingurunetan sartuta dago, esate baterako, hauetan: Performing Arts Forum, St. Erme, Frantzia; CA2M, Madril -berriki Lo que ya se intuye programa komisariatu du-; eta Bulegoa z/b -koordinazio-lanak egin zituen 2017. eta 2018. urteetan-. Isabel de Naveráni laguntza eman dio “Envoltura, historia y síncope” liburuaren idazketan eta ikerketan.

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930