Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda IOCARI + Un sólo día + Otempodiz

Dokumentuaren akzioak

IOCARI + Un sólo día + Otempodiz

Noiz 2025/06/05
18:30
Non Pasaia, Zumardia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
IOCARI + Un sólo día + Otempodiz

Otenpodiz.

* Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.

Ordutegia: 18:30 + 19:15 + 20:00

IOCARI

iocari-n jokalari bakoitzak arriskuak onartzen ditu eta abenturak bizi. Iocari-k eguneroko bizitzaren tarte bat suposatzen du. iocari-k alaitasunarekin zerbait egitea esan nahi du. iocari-k jolastea esan nahi du. Beraz, jolas gaitezen. Jolas gaitez irabaztea edo galtzea axola barik. Jolas gaitez, toka lekigukeena ikusteko baino ez bada ere.

  • Sortzaileak eta dantzariak: Ada Continente, Saray Garzia eta Nadia Yagoubi
  • Musika: Jorge Bergua eta Íñigo Muñoz
  • Atrezzoaren diseinua: Lara Tudó eta Compañia X
  • Atrezzoa: Miguel Ángel Infante López eta Jesús Sesma 
  • Jantzigintza: Davicarome
  • Argazkiak: Ananda Berasarte y Jorge Ferrando 
  • Bideoa: Ananda Berasarte

UN SOLO DÍA

Un solo día 15 minutuko kalerako bakarkako lana da. Francesca Woodman argazkilari estatubatuarrak agerian utzitako kontzeptu batzuk jorratzen ditu, hala nola heriotza, feminismoa, denbora, surrealismoa. Helburua da 22 urterekin bere buruaz beste egin zuen Francesca Woodman gorpuztea, galdu duena bizi ahal izan dezan, hari etengabeko eraldaketa biziaraztea, denboraren etengabeko igarotzea, bere bizitza etenaldian sartzea. Eguneroko errealitatetik ihes egiten duen identitate bat sortzen doa, ezarritako denboran eta espazioan jada existitzen diren ibilbideak agerian utziz. Gorputzaren bitartez, jada existitzen dena azpimarratzen da.

  • Sorkuntza eta interpretazioa · Creación e interpretación: Clarissa Costagliola
  • Musika · Música: Clarissa Costagliola (Ritmo mecánico, eco textual) eta Bendik Giske (Adjust)

OTEMPODIZ

Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

  • Berezko ideia, zuzendaritza eta koreografiaAsier Zabaleta
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava
  • EkoizpenaErtza Sorkuntza Artistikoa S.L.
  • Laguntza: AECID, Sortutakoak (Gipuzkoako Dantzagunea), Atlantikaldia

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031