Intxaur-hauskailua

  • Intxaur-hauskailua
  • 2022-12-23T19:30:00+01:00
  • 2022-12-23T23:59:59+01:00
  • *Gasteizko 2022-2023ko Gabonetako kultur egitarauaren barruan. I. Txaikovskiren musika apartari esker, Intxaurhauskailua balletik Gabon-girokoena da. San Petersburgon estreinatu zuten 1892an. Nazioarteko Balletak klasiko handi honen bertsioa eskainiko digu, nazioarteko bakarlari bikainen eta Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarria lagun. Gabon gau zoragarria bizitzen ari da Marie, Drosselmeyer-en magiari esker. Amets horretan, protagonistak sagu gaiztoen eta berunezko soldaduen gudua ikusiko du. Marieren jostailuen arteko Intxaur-hauskailua printze eder bihurtuko da, eta, biak elkarrekin, Jauregi Magikora iritsiko dira, lur elurtuetan barrena. Bertan, jostailuak biziberritu egingo dira eta festa ahaztezina gozatuko dute. Fitxa Musika: P. Tchaikovsky Koreografia: M. Petipá (versión A. Sharaev y Mariana Rusu) Bakarlariak: Tatiana y Nikolay Nazarchevich, Sergey Iliin, Mariana Rusu, Liza Savina, 40 artista eszenan.Ikuskizunean “Jose Urunuela” Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko dute.
Intxaur-hauskailua
Noiz

2022/12/23 19:30

Non

Gasteiz, Principal Antzokia

I. Txaikovskiren musika apartari eskerIntxaurhauskailua balletik Gabon-girokoena da. San Petersburgon estreinatu zuten 1892an. Nazioarteko Balletak klasiko handi honen bertsioa eskainiko digu, nazioarteko bakarlari bikainen eta Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarria lagun.

Gabon gau zoragarria bizitzen ari da Marie, Drosselmeyer-en magiari esker. Amets horretan, protagonistak sagu gaiztoen eta berunezko soldaduen gudua ikusiko du. Marieren jostailuen arteko Intxaur-hauskailua printze eder bihurtuko da, eta, biak elkarrekin, Jauregi Magikora iritsiko dira, lur elurtuetan barrena. Bertan, jostailuak biziberritu egingo dira eta festa ahaztezina gozatuko dute.

Fitxa

  • Musika: P. Tchaikovsky
  • Koreografia: M. Petipá (versión A. Sharaev y Mariana Rusu)
  • Bakarlariak: Tatiana y Nikolay Nazarchevich, Sergey Iliin, Mariana Rusu, Liza Savina, 40 artista eszenan.Ikuskizunean “Jose Urunuela” Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko dute.