Hitzaldia: Dantzaren irakaskuntza militarra

  • Hitzaldia: Dantzaren irakaskuntza militarra
  • 2022-04-23T10:00:00+02:00
  • 2022-04-23T23:59:59+02:00
  • Jon Iruretagoienak Dantzaren irakaskuntza militarrari buruzko hitaldia emango du Mauleko mediatekan, apirialren 23an, goizeko 10:00etan. 1789ko iraultzaren ostean, Frantziako armadak, hainbat diziplina sartu zituen estrategia militarrean. Horietariko bat, dantza, infanteriako erregimenduetan irakatsia izan zen orduan, eta XX. mendea hasi arte. Aldi berean, herrialde ezberdinek irakaskuntza horren influentzia ezagutu zuten, Xiberuak, besteak beste. Memoria kolektiboak ez baitu osoki oroitzapen hori atxiki, konferentzia honek, mende batez emana izan den dantzaren irakaskutza militarraren barne murgiltzea proposatzen dizue, Xiberoako Dantzek eta Maskaradek XIX. mende bukaeran jasandako aldaketa sakonak ulertzeko gakoak emanez. Baina gerokoak, geroko...
Hitzaldia: Dantzaren irakaskuntza militarra

Argazkia: Iñaki Zugasti

Noiz

2022/04/23 10:00

Non

Maule, Mediateka

Jon Iruretagoienak Dantzaren irakaskuntza militarrari buruzko hitaldia emango du Mauleko mediatekan, apirialren 23an, goizeko 10:00etan.

1789ko iraultzaren ostean, Frantziako armadak, hainbat diziplina sartu zituen estrategia militarrean. Horietariko bat, dantza, infanteriako erregimenduetan irakatsia izan zen orduan, eta XX. mendea hasi arte. Aldi berean, herrialde ezberdinek irakaskuntza horren influentzia ezagutu zuten, Xiberuak, besteak beste. Memoria kolektiboak ez baitu osoki oroitzapen hori atxiki, konferentzia honek, mende batez emana izan den dantzaren irakaskutza militarraren barne murgiltzea proposatzen dizue, Xiberoako Dantzek eta Maskaradek XIX. mende bukaeran jasandako aldaketa sakonak ulertzeko gakoak emanez. Baina gerokoak, geroko...