Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?

Dokumentuaren akzioak

Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?

Noiz 2024/05/30
18:45
Non Baiona, Amphi 100 gela
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?

Kabalkada, Heleta, 2023-08-05. Argazkiak: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.

Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Kolokioak hiru helburu dauzka: plaza ikusgarri horieri buruz egina izan diren ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea. Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak dira gogoetaren bihotzean izanen, bertze tokitan iragan esperientzia eta gogoetak gogoan hartuz.

Maiatzaren 30, osteguna

Maiatzaren 31, ostirala

  • 9:30etatik 17:00etara "Ikerleei hitza" izeneko ikerketa eguna

 

Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak partaidetzan duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan iraganen da, Amphi 100 gelan.

 

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2026 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Abuztua 2026 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Iraila 2026 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930