Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Donostia dantzan gala

Dokumentuaren akzioak

Donostia dantzan gala

Noiz 2025/10/19
19:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*Iturritik jaialdia 2025

Eskola, Goizaldi eta Arkaitz. Ibilbide luzea eta oparoa duten hiru dantza talde hauek ekarpen handia egin diote gure kulturari, euskal dantzaren transmisioaren aldeko lan handia egin dutelako. Aurten, estreinakoz, Donostiako 3 taldeek oholtza bera partekatuko dute, Iturritik jaialdirako espreski antolatutako gala berezi honetan, Udal Txistulari Bandarekin batera. 

Eskola Dantza Taldea

Eskola Dantza Taldeak herri-folklorea beste era batera aurkezten du izaera eszeniko bat emanez, betiere, erroak galdu gabe. Hau guztia eta euskal gaietan oinarrituriko koreografiak izan dira taldea gehien nabarmendu duten alderdiak. Koreografia horiek euskal tradizioan, mitologian eta herrietako kontakizunetan oinarritzen dira, besteak beste.

Goizaldi Dantza Taldea

Goizaldi Euskal Dantzari Taldea Donostian sortu zen 1948an Kandido Pujana maisuaren gidaritzapean. Euskal Herriko dantza tradizional gehienak landu arren, taldea Gipuzkoako dantzetan oinarritzen da batik bat. Goizaldi Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago.

Arkaitz Dantza Taldea

Añorgako Dantzariek errepertorio zabala lantzen dute 1926tik. Gipuzkoako dantza-maisuen sisteman dantzatzen dituzten errituak dira bere bereizgarri nagusia. Era berean, Euskal Herriko tokiko dantzak ikasi eta plazaratzen dituzte. Hala, ondare koreografiko garrantzitsuari bizia ematen diote plazan dantzatzen diren bakoitzean.

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031