Scapino Ballet Rotterdam: Casablanca

  • Scapino Ballet Rotterdam: Casablanca
  • 2022-11-06T19:00:00+01:00
  • 2022-11-06T23:59:59+01:00
  • Rotterdamgo Scapino Ballet Herbehereetako dantza-konpainia zaharrena da, eta Hans Snoekek sortu zuen 1945ean, “gerraondoan haurren masailei kolorea itzularazteko”. Dantzaren bidez aldaketa bultzatzea (alaitasuna, bizipoza eta kolorea) da oraindik ere Scapino Balleten leitmotiva. Ed Wubbek eta Scapino eratzen duten koreografo gazteek pieza ausartak, berritzaileak eta entretenigarriak sortzen dituzte. Casablanca lanean, Ingrid Bergman eta Humphrey Bogart protagonista izan zituen Hollywoodeko klasikoan oinarrituko da Wubbe, gai unibertsalei, adibidez, heroitasunari eta sakrifizioari, buruzko dantza-ikuskizun baterako inspirazio moduan. Estilo desberdinetako dantza, zirkuaren elementuak eta jatorrizko soinu-banda baliatuta, Wubbek irudimen- eta antzerki-mundu bat sortuko du, non errealitatea eta fantasia nahastuko diren agertoki birakari harrigarri eta original baten inguruan.  Fitxa  Koreografia: Ed Wubbe Jantziak: Pamela Homoet Argiztapena: Xabier Spruit eta Ed Wubbe Musika: Casablanca filmaren jatorrizko banda eta bereber musika
Scapino Ballet Rotterdam: Casablanca
Noiz

2022/11/06 19:00

Non

Donostia, Kursaal

Rotterdamgo Scapino Ballet Herbehereetako dantza-konpainia zaharrena da, eta Hans Snoekek sortu zuen 1945ean, “gerraondoan haurren masailei kolorea itzularazteko”. Dantzaren bidez aldaketa bultzatzea (alaitasuna, bizipoza eta kolorea) da oraindik ere Scapino Balleten leitmotiva. Ed Wubbek eta Scapino eratzen duten koreografo gazteek pieza ausartak, berritzaileak eta entretenigarriak sortzen dituzte. Casablanca lanean, Ingrid Bergman eta Humphrey Bogart protagonista izan zituen Hollywoodeko klasikoan oinarrituko da Wubbe, gai unibertsalei, adibidez, heroitasunari eta sakrifizioari, buruzko dantza-ikuskizun baterako inspirazio moduan. Estilo desberdinetako dantza, zirkuaren elementuak eta jatorrizko soinu-banda baliatuta, Wubbek irudimen- eta antzerki-mundu bat sortuko du, non errealitatea eta fantasia nahastuko diren agertoki birakari harrigarri eta original baten inguruan. 

Fitxa 

  • Koreografia: Ed Wubbe
  • Jantziak: Pamela Homoet
  • Argiztapena: Xabier Spruit eta Ed Wubbe
  • Musika: Casablanca filmaren jatorrizko banda eta bereber musika