Dokumentuaren akzioak
Balleto di Siena: Notre-Dame de Paris
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Balleto di Siena konpainiak Notre-Dame de Paris dantza ikuskizuna aurkezten du.
Lan hau Victor Hugoren eleberri famatuan inspiratua da. XV. mendeko Parisko giro malenkoniatsu; itzaltsuetara garamatza. Hor aurkitzen ditugu Esmeralda ijito gazte eta erakargarria, Frollo artxidiakono ahaltsu eta bazter-nahaslea, Phoebus guardiako kapitaina eta Quasimodo, maitasunaeta heriotza dakartzan historia honetako protagonista, zeinari mundu guztiak esaten baitio "Notre Dameko konkorduna".
- Musika: Riccardo Joshua Moretti
- Jantziak: Jasha Atelier
- Eszenografia: Peroni S.p.a.
- Argiztapen diseinua: Claudia Tabbì
Dokumentuaren akzioak


