Ballet BC: Vancouver

  • Ballet BC: Vancouver
  • 2023-02-11T19:00:00+01:00
  • 2023-02-11T23:59:59+01:00
  • Egoitza Vancouverren duen Ballet BC konpainia kanadiarra 1986an sortu zen. Ordutik, sekulako errepertorioa landu du munduko koreograforik handienekin, besteak beste, William Forsythe, Ohad Naharin eta Emanuel Gat ospetsuekin. Nazioartean itzal handia lortu duten maila handiko dantzariak ditu taldekide. Arriaga antzokira egingo duten lehenengo bisitan, Medhi Walerski NDTko dantzari ohi eta koreografoak egitarau hirukoitz hunkigarria eskainiko du. Emanaldia hasteko, dantza-konpainiak Garden lana eskainiko du. Walerskik berak sortutakoa da, Camille Saint-Saëns musikagileak piano eta hari boskotearentzako La minorrean konposatutako musika-lanean inspiratuta. Hala, ikuskizun arin eta organikoan, elkarrizketa liluragarria sortuko da musika finaren eta dantzarien gorputz sentsualen artean. The Statement izango da gaueko bigarren pieza. Kanadako Crystal Pite koreografo ezagunak irudimen itzelezko sorkuntza-lana proposatzen du, dantza eta antzerkia uztartuta botere-gatazka aztertzen duena. Kontrola eskuratzeko borrokan murgilduta dauden lau antzezlek manipulazioari aurre egingo diote. Jonathon Young antzerkigile kanadarraren testu indartsua da lanaren euskarria. Emanaldia ixteko, Sharon Eyal israeldarrak Gai Behar artista eta ekoizlearekin batera sortu duen Bedroom Folk pieza ikusgarria eskainiko dute. Hemezortzi antzezlek interpretatutako talde-koreografia da, eta Ori Lichtick artistaren musika elektronikoan oinarrituta dago. Dantzariak dantza hipnotiko batera bideratuko dituzte, eta, aldi berean, askotariko keinu konplexuak egiteko ahalmena berenganatuko dute, maisuki, musika oroitarazle eta indartsua lagun dutela.   Taldea GARDEN Koreografia: Medhi Walerski Musika: Camille Saint-Saëns. Piano Quintet in A minor Op 14 Argiztapenaren diseinua eta eszenografia: Theun Mosk Dramaturgia: Pierre Pontvianne Jantzien diseinua: Medhi Walerski, Joke Visser   THE STATEMENT Koreografia: Crystal Pite Testua: Jonathon Young Ahots-interpretazioa: Meg Roe, Colleen Wheeler, Andrew Wheeler, Jonathon Young Musika: Owen Belton Eszenografia: Jay Gower Taylor Jantzien diseinua: Crystal Pite, Joke Visser Argiztapenaren diseinua: Tom Visser Zuzendaria: Roger Van der Poel, Rena Narumi   BEDROOM FOLK Koreografia: Sharon Eyal Sorkuntza-lankidetza: Gai Behar Koreografia-laguntzailea: Tom Weinberger Musika: Ori Lichtik Argiztapenaren diseinua: Thierry Dreyfus Argiztapenaren diseinua: Alon Cohen Jantzien diseinua: Rebecca Hytting Produkzioa: Ballet BC konpainia. Kanadako Arteen Kontseiluaren laguntzarekin.
Ballet BC: Vancouver
Noiz

2023/02/11 19:00

Non

Bilbo, Arriaga

Egoitza Vancouverren duen Ballet BC konpainia kanadiarra 1986an sortu zen. Ordutik, sekulako errepertorioa landu du munduko koreograforik handienekin, besteak beste, William Forsythe, Ohad Naharin eta Emanuel Gat ospetsuekin. Nazioartean itzal handia lortu duten maila handiko dantzariak ditu taldekide.

Arriaga antzokira egingo duten lehenengo bisitan, Medhi Walerski NDTko dantzari ohi eta koreografoak egitarau hirukoitz hunkigarria eskainiko du. Emanaldia hasteko, dantza-konpainiak Garden lana eskainiko du. Walerskik berak sortutakoa da, Camille Saint-Saëns musikagileak piano eta hari boskotearentzako La minorrean konposatutako musika-lanean inspiratuta. Hala, ikuskizun arin eta organikoan, elkarrizketa liluragarria sortuko da musika finaren eta dantzarien gorputz sentsualen artean.

The Statement izango da gaueko bigarren pieza. Kanadako Crystal Pite koreografo ezagunak irudimen itzelezko sorkuntza-lana proposatzen du, dantza eta antzerkia uztartuta botere-gatazka aztertzen duena. Kontrola eskuratzeko borrokan murgilduta dauden lau antzezlek manipulazioari aurre egingo diote. Jonathon Young antzerkigile kanadarraren testu indartsua da lanaren euskarria.

Emanaldia ixteko, Sharon Eyal israeldarrak Gai Behar artista eta ekoizlearekin batera sortu duen Bedroom Folk pieza ikusgarria eskainiko dute. Hemezortzi antzezlek interpretatutako talde-koreografia da, eta Ori Lichtick artistaren musika elektronikoan oinarrituta dago. Dantzariak dantza hipnotiko batera bideratuko dituzte, eta, aldi berean, askotariko keinu konplexuak egiteko ahalmena berenganatuko dute, maisuki, musika oroitarazle eta indartsua lagun dutela.

 

Taldea

GARDEN
  • Koreografia: Medhi Walerski
  • Musika: Camille Saint-Saëns. Piano Quintet in A minor Op 14
  • Argiztapenaren diseinua eta eszenografia: Theun Mosk
  • Dramaturgia: Pierre Pontvianne
  • Jantzien diseinua: Medhi Walerski, Joke Visser

 

THE STATEMENT

  • Koreografia: Crystal Pite
  • Testua: Jonathon Young
  • Ahots-interpretazioa: Meg Roe, Colleen Wheeler, Andrew Wheeler, Jonathon Young
  • Musika: Owen Belton
  • Eszenografia: Jay Gower Taylor
  • Jantzien diseinua: Crystal Pite, Joke Visser
  • Argiztapenaren diseinua: Tom Visser
  • Zuzendaria: Roger Van der Poel, Rena Narumi

 

BEDROOM FOLK

  • Koreografia: Sharon Eyal
  • Sorkuntza-lankidetza: Gai Behar
  • Koreografia-laguntzailea: Tom Weinberger
  • Musika: Ori Lichtik
  • Argiztapenaren diseinua: Thierry Dreyfus
  • Argiztapenaren diseinua: Alon Cohen
  • Jantzien diseinua: Rebecca Hytting


Produkzioa: Ballet BC konpainia. Kanadako Arteen Kontseiluaren laguntzarekin.